2007/09/29

Euskal Herriko Dantzari Eguna

EHDE '07

Bihar, Irailak 30, ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna Arabako hiriburuan. Urtero bezenaz herrialde guzietako ordezkariek parte hartuko dute EDBk antolaturiko festa honetan. Nafarroaren ordezkariak Basakaitz, Larratz, Txori Zuri eta Oberena izanen dira eta goizeko ekitaldian Monteagudoko dancea eskeiniko dute. Arratsaldean erromeriarekin gozatzeko aukera izanen dute dantzari guztiek.
Mañana día 30 de Septiembre tendrá lugar el día nacional de los dantzaris en la capital Alavesa, organizado por EDB. Como todos los años participarán todos los representantes de cada provincia. En representación de Navarra acudirán Basakaitz, Larratz, Txori Zuri y Oberena. Tras el acto de la mañana en el que se bailará el dance de Monteagudo podrán disfrutar de una romería que se prolongará hasta las 8 de la tarde.

Goizeko Ekitaldia/Acto de la Mañana:

ordua: 12:00 lekua: astronomoen futbol zelaian.
Hauek dira herrialde bakoitzak dantzatuko dituen dantzak:
Araba: Uruñuela eta Mendiko
Bizkaia: Gorulariak (domingiluarena eta arku-dantza)
Gipuzkoa: Jorrai-dantza, soinu zaharra eta Agurra
Nafarroa: Monteagudoko dancea
Lapurdi: Kaskarot martxa, Makil ttiki berria, Bettiren fandangoa, soka-dantza
Nafarroa Beherea: Kabalkada, Euskaldunak, Sorginak, Kontra-dantza, Kabalkada
Zuberoa: Barrikada haustea, Ostalertsa, Gabota, Godalet-dantza, Martxa

Udako Kronikak III

ABUZTUA

Lehenengo asteburua baino ez genuen erdi-libre eta txikiekin Barriara joateko probestu genuen. Hala ere Iruñean geratu zirenek izan zuten zer ospatu, Irantzuren ezkontza izan baitzen aste hartan (ikusten duzuenez aurten dantzari ohi asko ari dira ezkontzen). Bueltan ensaioei gogor ekin genien, ordu eta erdiko emanaldi berezi bat prestatu behar baikenuen. Najera aldera joan ginen 11an. Bertara fanfarrea, txistulariak, gaiteroak eta dantzariak joan ginen. Zenbait musikari eta dantzari lagun ere etorri zitzaizkigun gu laguntzeko asmoz. Mila esker Igor, Xabi, Iker, Eneko, Edurne eta Aritzi (eta taldeko guztiei ere, noski!), eta baita Imanol eta Gorkari ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu Muthiko Alaiak, Duguna eta Nuevo Barroco-ri ere materiala uzteagatik. Urteko saio berezia izan zen hau eta zenbait gauza berri egiteko aprobetxatu genuen. Handik bueltan Kultur programako aktuazioa izan genuen Lekunberrin. Talde erdia oporretara joana zen Najerako saioaren ostean, bai dantzariak eta baita musikariak ere, baina bildu genituen dantzari nahiko eta Dugunako txistulariek ere lagundu ziguten Lekunberrira. Halako kariño berezia hartzen hasiak gara herri honi, azken urteotan ia urtero joan baikara.

Hurrengo astean Oberenako jaiak izan ziren eta txikiekin batera aritu ginen. Gauez berbenan ere gogotik egin genuen dantza. Baina beti bezala, juerga ondoren berriz ere dantzatu behar eta autobusa hartu eta Ukarrera joan ginen. Dantzako baten familiari esker lortu genuen aktuazio hau. Udan egindako plazako lehendabizikoa izan zen, besteak tabla gainean izan baitziren gehienak eta azkenean hainbeste itxoin ondoren egin ahal izan genituen dantza dibertigarri askoak: sorgindantza, irridantzak, ingurutxoa... Plazako dantzak dantzatzea ere beharrezkoa izaten baita urtero, bestela ez zara erabat gustora geratzen. Eta honekin joan zaigu uda. Irailean ere izanen dugu batenbat, baina aurrerago kontatuko dizkizuegu.


El primer fin de semana era el único que teníamos semilibre y lo aprovechamos para ir a Barria (Araba) de campamento con los txikis. Los que se quedaron en Iruña también tuvieron celebraciones, ya que fue la boda de Iranzu (como podréis observar este año se están casando muchos ex-dantzaris). A la vuelta del campamento comenzamos a ensayar bastante duro, ya que teníamos que preparar un espectáculo de hora y media para Nájera. El día 11 fuimos allá con la fanfarre, txistularis, gaiteros y txalapartaris. Para la ocasión tuvimos la ayuda de algunos dantzaris y músicos que normalmente no actúan con nosotros. Muchas gracias a Igor, Eneko, Iker, Xabi, Edurne y Aritz. (y a todos los componentes del grupo por supuesto!) y también a Gorka e Imanol. Como se trataba de una actuación algo diferente aprovechamos para hacer algún baile nuevo. El fin de semana siguiente tuvimos actuación de Cultur en Lekunberri. La mitad del grupo estaba de vacaciones tras la actuación de Nájera, tanto dantzaris como músicos, pero conseguimos juntarnos suficientes dantzaris y nos acompañaron los txistularis de Duguna. Le estamos cogiendo cariño a este pueblo, ya que en los últimos años no puede faltar una actuación allí. La semana siguiente tuvimos las fiestas de Oberena, y como todos los años actuamos junto con los txikis. Pero como casi es tradición, tras la juerga toca volver a bailar. Y al día siguiente cogimos el autobús para ir a Úcar. Conseguimos esta actuación gracias a una de las dantzaris, y fue muy importante, ya que llevábamos todo el verano sin hacer actuaciones de plaza. Disfrutamos de esas danzas que siempre bailamos en las plazas como sorgindantza, irridantzak, ingurutxo... A pesar de que los espectáculos están muy bien y nos sirven como reto nunca pueden faltar las actuaciones de plaza, si no el verano queda como incompleto. Y esto ha sido nuestro verano. De todas formas no terminará aquí, ya que en septiembre no tendremos tiempo de estar quietos, os lo iremos contando.

2007/09/21

Udako Kronikak II

UZTAILA
Hilaren lehenengoan peñen egunean aritu ginen fanfarrearekin batera. Badirudi Iruñean Uztaila ez dela hasten San Fermin bezpera arte. Guk ere hala uste genuen baina uztailaren 4an Donibane auzoko merkatari elkarteak emanaldi bat egiteko eskatu zigun. Hurrena bai, Uztailaren 6a izan zen. Iruñeko dantzariondako urteko momentu garrantzitsuenetarikoa (edo garrantzitsuena?). Gutariko askorentzat San Ferminak foru enparantzako dantzaldiarekin batera hasten dira. Egun horretan biltzen gara Iruñerriko talde guztiak eta oso berezia izaten da gure hiriko jaietan aritzea. Aurten Monteagudoko dancea, Ballestak eta Tuterako jota dantzatu genituen. Gero urtero bezala bañu bat Oberenako igerilekuan (jaietan ez denez inor joaten guretzako da piszina osoa) eta bazkaria. Bapo bazkaldu eta gero.......
Iruñeko jaietan txikiak ere aritu ziren haien egunean. Iruñeko beste taldeekin batera San Lorentzotik Gaztelu plazara joan ginen eta bertan dantza saioa egin zuten.
San Ferminak bukatutakoan mutilek abandonatu gintuzten eta Ardanberakoekin batera Frantzia aldera jo zuten taldeko zenbaitek. Itzuli eta bi egunetara taldeko gehienak Gijoneko folklore jaialdira joan ginen asteburua pasatu eta dantza egitera.



JULIO

Llego julio y nada más comenzar el mes anduvimos en el día de las peñas con la fanfarre. Parece que en Pamplona el mes de Julio comienza con el estallido del chupinazo, pero comprobamos que estábamos muy equivocados y nos dirigimos a Martín Azpilicueta a bailar en la fiesta organizada por la asociación de comerciantes de San Juan. Tras estas dos actuaciones llegó por fin el día tan esperado por muchos dantzaris: el 6 de julio. La actuación de la plaza de los fueros es el punto de partida de las fiestas para much@s componentes del grupo. Es emocionante participar en este acto en el que nos reunimos tod@s l@s dantzaris de Iruñerria. Este año tocó bailar el dance de Monteagudo, Ballestas y la jota de Tudela. Tras la actuación un buen chapuzón para refrescarnos, luego comida en Oberena y después......
Los txikis también tuvieron la oportunidad de participar en las fiestas y bailaron en la plaza del castillo tras el desfile del día del niño.
Acabaron los San Fermines y los chicos nos abandonaron. Pudieron disfrutar de un buen viaje a Francia con la fanfarre Oberena y dantzaris de Navarra y Guipúzcoa. Nada más volver cogimos el bus hacia Gijón, esta vez todo el grupo, y pasamos un fin de semana de lujo.

Udako Kronikak I

EKAINA

Ekainean beti bezala nahikoa lanpetuta ibili ginen.

Nerearen ezkontzarekin hasi genuen hilabetea. Hurrengo goizean Arrosadiako (gure auzoa) jaietan dantzatzen ibili ginen, kalez kale. Aje aurpegi bat baino gehiago zegoen geratu ginenean, ezkontzan egon ez zirenak auzoko jaietan egon baitziren. Aste bat beranduago Tonbolan egon ginen dantzatzen handiak eta txikiak (San Ferminak hurbil daudenaren seinale izan da beti aktuazio hau gure taldean).

Hala ere San Juanetan ibiltzen gara taldeak lanpetuen. Bezperetan Azpilagañako (hau ere taldeko askoren auzoa dugu) jaietan egon ginen dantzatzen taldeko guztiak eta San Juan egunez bitan dantzatu genuen. Goizez urritasun fisikoak dituzten pertsonen elkarteak antolatutako jaian egon ginen dantzan. Oso harrera ona izan genuen eta asko disfrutatu genuen. Arratsaldez aldiz autobusa hartu eta Urritzara joan ginen. Gustora ibili ginen hemen ere eta emanaldiaren ondoren herriko gazteekin aulkien jokoan aritu ginen zuzeneko musikarekin!

Mutilek hilabete honetan ere izan zuten haientzako bakarrik izan zen aktuazio txiki bat Baluarten, turismo saileko sari banaketan.

Hilabetea amaitzeko Harizti dantza taldekoek Barañaingo auzoko jaietara gonbidatu gintuzten eta han primerako arratsaldea pasa genuen. Dantzaren ostean, afari goxo-goxoa eta kafe eta kantu batzuen buruan kalean ginen berriz ere dantzan (oraingoan txozna-gunean).

JUNIO

En Junio, como de costumbre, anduvimos bastante liados. Comenzamos el mes con la boda de Nerea y al día siguiente bailando en las fiestas de nuestro barrio, Arrosadia. Había caras de haber trasnochado, puesto que los que no estuvieron en la boda también tuvieron buena juerga en Arrosadia la noche anterior. La siguiente semana fuimos a la Tómbola todo el grupo (txikis inclusive) a retomar una tradición (hasta hace poco todos los años bailábamos aquí en estos días presanfermineros)

Aun así, los días más ajetreados suelen ser los de San Juan. En vísperas bailamos en las fiestas de nuestro barrio vecino Azpilagaña y en San Juan hicimos doblete: a la mañana en Pamplona, en una fiesta organizada por la asociación de discapacitados, y a la tarde cogimos el bus y nos dirigimos a Urritza. En este segundo pueblo disfrutamos mucho después de la actuación jugando a las sillas con la gente del pueblo.

Por otra parte, los chicos pudieron disfrutar de una mini-actuación para ellos solos, puesto que les llamaron para bailar la bordondantza de Lesaka en la entrega de premios de turismo (en Baluarte).

Para terminar el mes con un buen sabor de boca el grupo Harizti nos invitó a bailar en fiestas de Barañain. Tras la actuación disfrutamos de un buen menú con ensalada y con un café y unos cánticos salimos a bailar (esta vez en el txozna-gunea)

2007/09/14

ODTren Webgunea

Guttinaka-guttinaka Oberena Dantza Taldearen webgunea eraikitzen joanen gara. Bien bitartean gure blog-az gain, webgunean izanen ditugun atalak bertze blog honetan aurkituko dituzue.
Egizu klik hemen

Poco a poco iremos construyendo la página web del grupo de danzas Oberena. Mientras tanto podréis disfrutar de algunos de los apartados que aparecerán en la web.
Haz clic aquí

2007/09/13

Villafranca de Penedès

DIADA NACIONAL DE CATALUNYA
Kataluniako Egun Nazionala edo Diada Nacional de Catalunya urtero ospatzen da irailaren 11an, 1714an Espainiako Oinordetzaren Gerra bitartean gertaturiko Bartzelonaren erorketa gogoan hartzeko. 1980 ezkeroztik festa nazional izan den honetara hurbildu ginen Oberena dantza taldekook Ardanbera fanfarrearekin batera. Xicots de Villafranca collak gonbidatu gintuen Villafranca de Penedèsera. Colla deritzote castellers-ak egiten dituzten taldeak eta bakoitzak kolore bat hautatzen du bertze colletatik bereizteko. Xicots de Villafancakoek gorria daramate eta gorria da beraz haien atorra eta zapia.
Igandean atera ginen Euskal Herritik Katalunia aldera. Bazkaldu eta berehala Oberenan ginen arropa guzia busean kargatzeko. Autobusak Villafranca aldera jo zuen eguerdiko 3tan. Bortz orduko bidaia pasa genuen eta aterpe batean utzi genituen maletak segituan Xicots de Villafrancakoen lokalean afaltzeko. Afal ostean kantu, irri eta dantza nola ez. Gaztelu bat egin genuen haiekin (beno, guk lan gutxi, Sergiok ez ezik lehen pisuan izan baitzen). Cava eta patxarana, dantzak eta castellak, euskal herria eta katalunia, ez zen zaila izan lagun onak egitea. Biharamunean Torres bodegetara joan gintzaizkien bisitan eta amaitzeko "tinto corona" probatera. Horren ostean, nola ez, pantomaca eta butifarra askaltzeko. Gero, han ospatzen den Festa Major bestaren museora abiatu ginen, hango kultura sakonago ezagutzeko. Bazkal ostean siesta (beharrezkoa bestondokoari aurre egiteko) eta gauean dantza emanaldia. Dantzan amaitu genuen eta Guluk tortxen desfilera lagundu gintuen. 11etan hasten zen eta 00tan amaitu, hots, diada nazionala hastean amaitzen zen Katalanaren eta bere kulturaren alde eginiko manifestaldi hau. Castellers, esteladak, dultzainak, diskurtsoak, omenaldiak, ... benetan hunkigarria katalanendako eta baita gurendako ere, haiek ere herri bat izan nahi dutelakoz. Horren ostean... Diskotekarat! biharamunean bazegoen baten bat kriston bestondokoarekin baina 11etan hasi zen desfilea eta hainbatetan dantzatu behar izan genuen. Xicots de Villafranca collakoek haien 25. urtemuga ospatzen zuten eta horregatik, 1982ko irailaren 11an eginiko gaztelua errepikatu zuten Torras i Bages liburutegiaren aitzinean. Omenaldi gisa, bi castellers beterano izan ziren bigarren pisuan (piñaren gainean). Diada egun berezia da katalanendako, haien aberri eguna baita, eta bazkari erraldoi bat egin beharra zegoen, beraz 500 pertsonendako paella egin zuten. Bazkalostean musika beti bezenaz. Dultzainero katalanak hasieran, Ardanbera fanfarrea gero, tartekatuz joan ziren hango eta hemengo doinuak.
Motza bidaia, baina etxera joateko ordua iritsi zen, beraz, autobusean sartu ginen estelada eta guzti. Busetik ikusi genuen guretzako egin zuten agur kastell-a eta goikoak txapela atera zuen Euskal Herria eta Catalunyak izan dugun anaiarteko harremana irudikatzeko.

2007/09/06

Urte Hasierako Kronika

URTE HASIERAKO KRONIKA (urtarrila-maiatza)

Negu partean entsegutan egon ginen, betiko moduan. Ihauteritan fanfarrekoek juerga pixka bat egiteko aukera ere izan genuen eta Labiano eta Iruñeko ihauterietan jotzen egon ginen. Hurrena Nafarroako dantzari eguna izan zen. Arbizun izan genuen ordu erdi luzeko saioa. Leku ederra dantzatzeko, baina azkeneko dantza egiten hasi eta euri jasa izugarria bota zuen. Lapurdiko ihauteriekin madarikazioren bat egin digutela dirudi! Bertan behera utzi behar izan genuen saioa eta Irurtzunera joan ginen. Han bai, eguraldi ederra zegoen. Nafarroako hainbat dantza talderekin batera Agintariena, Igitaidantza eta Tuterako jota dantzatu genituen. Bertako taldeak ikusteko aukera ere izan genuen. Ondoren Patxi ta konpainiarekin motorrak berotzen hasi ginen gaueko parrandarako. Afari dibertigarria izan genuen eta gero gaupasa. Baina handiak ongi pasatzen geunden bitartean txikiei lan egitea egokitu zitzaien, egun hartan etorri baitzen San Miguel Oberenara, eta harrera egitera joan behar izan zuten.

Maiatzean makila-dantzen nazioarteko jaialdira gonbidatu gintuzten Duguna dantza taldekoek. Arratsalde polita izan zen eta hainbat lekutako makila-dantzak egun berean ikustea esperientzia aberasgarria izan zen. Egun hartan ere izan genuen afaria, eta egun hartan ere txikiei tokatu zitzaien Oberenako protokoloetara joatea (ping-pong txapelketa).
Hilabete honetan Iosuren ezkontza ere izan genuen, taldeko dantzari ohia.
Maiatzaren bukaeran txikiek AEK egunean parte hartu zuten, irrintzi dorre parean egindako bestan. Euria izan zen nagusi baina hala ere eguraldi txarrari aurre egin eta oso gustora ibili ginen Iruñerriko beste zenbait talderekin batera dantzatzen. Gainera bukatzerakoan txokolate beroa genuen zain.

Irune

URTE HASIERAKO KRONIKA (enero-mayo)

El invierno fue tiempo de ensayo como de costumbre, aunque la fanfarre aprovechó los carnavales para salir

a la calle. Así pues, visitaron Labiano y estuvieron en los carnavales de Iruñea. La siguiente juerga, esta también podríamos tomarla como tradición, fue en el Nafarroako dantzari eguna. Teníamos que bailar durante una hora larga en un precioso pueblo, Arbitzu, pero no pudimos terminar puesto que conforme empezaban a sonar las primeras notas de la entrada de Laburdi comenzó a jarrear. Creo que nos han echado una maldición en este baile. Tras la tempestad llegó la calma y con el sol acompañándonos salimos a desfilar por las calles de Irurtzun. Junto con otros grupos de danzas de Navarra bailamos Agintariena, Igitaidantza y la jota e Tudela. También tuvimos la oportunidad de disfrutar del grupo de la localidad y después de tanta dantza... pues a bailar con Patxi ta konpainia. Como habíamos entrado en ambiente cenamos entre cánticos y danzas y terminamos con una gran gaupasa.
Pero mientras los mayores nos lo pasábamos en grande a los txikis les tocó trabajar puesto que el mismo día San Miguerl visitaba el club deportivo Oberena y debían darle la bienvenida.

En mayo pasamos una magnífica tarde bailando en el makila dantzen nazioarteko jaialdia que organizó Duguna, en el que pudimos disfrutar de diferentes grupos provenidos de otros países. Aquel día también tuvimos cena y los txikis mientras tanto currando (la final de ping-pong que se jugaba en Oberena).
Este mes también se celebró la boda del exdantzari Iosu.
El mes de mayo llegaba a su fin, pero antes de pasar al siguiente mes nuestros txikis participaron en el día de AEK de San Juan, frente a la torre Irrintzi. Esta vez la lluvia también quiso acompañarnos, pero nos respetó lo suficiente para que los dantzaris más pequeños pudieran bailar. Los txikis de diferentes grupos de Iruñerria que participaron pudieron disfrutar de un chocolate caliente para reponer fuerzas.