2009/05/21

NAfDTxE-ko argazkiak

Sarean dira iada iragan astean ospaturiko Nafarroako Dantzari Txiki Eguneko argazkiak eta bideoak.

Las fotos y videos del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ya están en internet.

Izurdiagan eskeinitako dantza emanaldia

Ekitaldi Nagusia
Bideoak

2009/05/19

Nafarroako DTxE 09

Hitz bakar batean laburbildu dezakegu igandea: Zoragarria.

Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte izan zen ekitaldi ezberdinez gozatzeko parada Sakanan. Oberenako dantzari ttikiek Izurdiagan hasi zuten Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Larratz dantza taldearekin batera, dantza emanaldi bikaina eskaini zuten. Hodeiak gerturatzen hasi ziren hamaikak aldera, baina dantza saio osoan zehar ez zen ttanttarik erori. Dantzaren ondoan, hamaiketako goxo-goxoa prestatu zieten bertako bizilagunek eta esker handiz hartu zuten ttikiek.

2009/05/09

Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 09

Hemen da aspaldiko partez Nafarroako Dantzari Txiki Eguna! Sakana dantzan jarriko duen bestak Nafarroa Garaiko 23 talde eta 1000 dantzaritik goiti batuko ditu heldu den igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkari eta guzi. Goizeko 11:00etan Sakanako herri ezberdinetan dantzatuko dute ttikiek (Oberenak Izurdiagan eskainiko du emanaldia). Eguerdira arte ez da izanen ekitaldi nagusia, 13:00etan Irurtzuneko enparantzan akituko den kalejira hasiko delarik. 13:30ak aldera ekinen diogu ekitaldi nagusiari (beheiti dantzatuko dena) eta 15:00etan bazkaria. Bazkal ondoan, 17:00etan, Oskorriren aktuazioaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok.
Informazio guzia nafardantzan aurki dezakezue.


2009/05/01

Hungariara Bidaia

Aurten ere Oberena dantza taldeko dantzariek izanen dute Euskal Herria utzi eta atzerrira bidaiatzeko aukerarik. Hungariako Errepublika izanen da gure kultura erakusteko herrialdea. Abuztuaren 11tik 17ra bitarte bertako dantza tradizional jaialdi internazionalean parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Csongrádeko hiriburu den Szeged hirian izanen dira agorrileko bidai honetan. Hala ere, Hungariara heldu aitzinetik, egun bateko geldialdia eginen dute Venezian.

Este año el grupo de dantza Oberena también viajará al extranjero. Esta vez Hungría será el país que acogerá la cultura de nuestro pueblo, en el festival internacional de danza tradicional que se celebrará del 11 de agosto hasta el 17. En concreto visitarán la capital de Csongrád que es Szeged.Aun así, antes de llegar a Hungría harán una pequeña parada en Venecia.