2010/06/22

Gasteizko euskal jaia

Kurtsoa akiturik badago ere, Gasteizko euskal jaian parte hartuko dute Oberena dantza taldeko ttikiek. Bertako Algara dantza taldeak antolatu du besta eguna 10. urteurrenaren karietara.
Aun terminado el curso, los txikis de Oberena acudirán a la euskal jaia de Vitoria-Gasteiz. Algara dantza taldea es quien organiza la fiesta con motivo de su X. aniversario.

Joan den ostiralean akitu zuten Oberena dantza taldeko ttikiek ikasturtea, baina oraindik ere izanen dute dantzaz gozatzeko parada. San Ferminetan eta Oberenako bazkidearen egunean dantzatzeaz gain, igande honetan (ekainak 27) Gasteizko euskal jaian parte hartuko dute. Algara dantza taldeak gonbidaturik, egun izugarria igaroko dute gaztetxoek. Goizeko 11:30etan hasiko da kalejira Arabako hiriburuko karriketan barrena eta 13:00etan dantza emanaldia eskeiniko du bertaraturiko talde orok. Oberenak Nafarroa Garaiko dantzak plazaratuko ditu, Berako makildantza eta Neskadantza izanen direlarik garrantzitsuenak. Dantzatu ondoan, gasteiztarrek bazkaltzera gonbidatu dituzte txikiak eta arratsaldea libre izan ondoren, 17:00ak aldera itzuliko dira Iruñera.
Algara dantza taldeak antolaturiko lehen euskal jaia izanen da hau, X. urteurrenaren kariaz ospatuko dutena. 2000. urtean sortu zen talde gasteiztarra eta txikiak zein nagusiak biltzen ditu.

Egitaraua / Programa:
11:00 Gasteizera heldu (bus geltokian, Los Herran kalean) / llegada a Gasteiz (estación de bus, calle Los Herran)
11:30 Kalejira alde zaharrean barna / defile por el centro
13:00 Dantza emanaldia / exhibición de dantza
14:30 Bazkaria / comida
17:00 Iruñera buelta / vuelta a Pamplona

El pasado viernes terminó el curso para los txikis de Oberena, pero todavía tendrán oportunidad de disfrutar con la dantza. A parte de las actuaciones de San Fermines y la semana del socio de Oberena, este domingo 27 de junio participarán en la euskal jaia de Gasteiz. Invitados por el grupo de dantza Algara, nuestros txikis disfrutarán de un gran día. A las 11:30 comenzará el desfile por las calles de la capital alavesa y al mediodía tendrá lugar la exhibición de dantza. Oberena interpretará bailes de Nafarroa, entre los que caben destacar la makildantza de Bera y Neskadantza de Jaurrieta. Después de la actuación, el grupo gasteiztarra invitará a comer a los participantes y tras la tarde libre, volverán a casa a las 17 horas.
Es la primera euskal jaia organizada por Algara dantza taldea, que celebra su X. aniversario. El grupo se formó en el año 2000 y cuenta con grupo de mayores, txikis y de iniciación.

No hay comentarios:

Publicar un comentario