2011/11/29

Berezia izanen da aurtengo abenduaren 3a

Oberena dantza taldearen urteurrena dela eta, abenduaren 3a berezia izanen da aurten. Ekitaldirako hainbat sorpresa prestatu dituzte dantzariek.
Este año la actuación del 3 de diciembre será especial con motivo del 70 aniversario del grupo de dantza. Las y los dantzaris han preparado alguna sorpresa para el acto central.

Larunbatean, abenduaren 3arekin, Oberenako dantzarien eguna ospatuko da urtero bezala. Aurten, baina, berezitasun bat izanen da: 70. urteurrena. Horren kariaz, eguerdiko dantza emanaldia berezia izanen da, eta hainbat sorpresa prestatu dituzte dantzariek. Egitarauari dagokionean, betiko ordutegiari eutsiko zaio beste urte batez.

Goizeko 11etan hasiko da eguna, Oberenako Kirol Elkartean. Meza izanen da lehenbiziko ekitaldia, eta, ondotik, dantza emanaldia eskeiniko dute dantzariek. 12:00ak aldera hasiko da ekitaldi nagusia, kiroldegi berrian, eta oraingo zein lehengo dantzariek parte hartuko dute. Eguerdian, 14:30ak aldera, mahai inguruan bilduko dira belaunaldi guziak bazkariaz gozatzeko. Arratsaldean, beti bezala, bazkalondo luzea izanen da, dantza eta kantuekin.

Ekitaldi nagusia
Ekitaldi nagusian dantzari nagusiek arkudantza, uztaidantza, jorraidantza eta Beteluren fandangoa eskeiniko dute. Dantzari ttikiek Berako makildantzak, orpo-punta polka, matelota, txontxongilo, zozodantza eta sagardantza eginen dituzte. Gurasoen taldeak makil txiki dantzatuko du, eta dantzari ohiek Tuterako inauteriko polka eta jota. Arestian aipatu bezala, sorpresatxo batzuk ere izanen dira dantza emanaldian.

Dantzari ohiak joan den urteko abenduaren 3an

El sábado 3 de diciembre se celebrará, como todos los años, el día del dantzari de Oberena. Este año en un contexto especial: el 70 aniversario del grupo. Por eso, los dantzaris han preparado alguna sorpresa para el acto central que se celebrará al mediodía. En cuanto al programa, se mantendrán los actos y horarios del año pasado.

El día comenzará a las 11 de la mañana en las instalaciones del Club Deportivo Oberena. Primero será la misa y después, la actuación de dantza en la que participarán todas las generaciones del grupo, también las de ex-dantzaris. El acto central comenzará a las 12 horas y s4erá en el polideportivo nuevo. Al mediodía los participantes de la actuación se reunirán en la comida popular. A la tarde la sobremesa se alargará con música y dantza.

Acto central
En el acto central el grupo de mayores interpretará arkudantza, uztaidantza, jorraidantza y Beteluren fandangoa. Los txikis se encargarán de Berako makildantzak, orpo-punta polka, matelota, txontxongilo, zozodantza y sagardantza. El grupo de madres y padres bailará makiltxiki y los ex-dantzaris ofrecerán la polka del carnaval de Tudela y la jota de la misma localidad.

No hay comentarios:

Publicar un comentario