2013/08/19

Oberenako bazkideen astean ere, dantzan

Bazkideen astean hainbat dantza ekitaldi izanen dira: astean zehar herri dantzak ikasteko aukera emanen du Oberena dantza taldeak, ostiralean dantza jaialdia eta larunbatean dantzaldia.
Dentro de los actos de la Semana del Socio habrá actos relacionados con la dantza: durante la semana un cursillo de danzas populares, el viernes el tradicional festival de dantza y el sábado bailables.


Euskal dantzak ere bere tokia izanen du Oberena Kirol Elkarteak urtero antolatzen duen Bazkideen astean. Ostiralean dantza jaialdia izanen da kiroldegian. 20:00etan hasiko da Oberenako dantza talde guziek eskainitako emanaldia. Horretaz gainera, aurten euskal dantzaz gozatzeko aukera gehiago eskainiko ditu taldeak. Gaur hasi eta ostegunera arte dantza ikastaroa izanen da 19:00etatik 20:15etara. Jauziak, jotak eta bestelako dantzak irakatsiko dira: Zazpi jauziak, Ostalerrak, Hegi... Izena emateak hiru euro balio du, eta euskaraz zein gazteleraz izanen dira eskolak. Ikasitakoa praktikatzeko aukera ere izanen da, larunbat arratsaldean dantzaldia izanen baita Gathübi taldearekin.
Oberenako dantzariak abenduaren 3an dantzan
Las danzas vascas tendrán su lugar dentro de las actividades de la Semana del Socio de Oberena. El viernes se celebrará el tradicional festival de dantza en el polideportivo. Comenzará a las 20:00 y participarán todos los grupos de Oberena. Pero no será la única actividad relacionada con la dantza; este año habrá novedades. Empezando hoy y hasta el jueves los dantzaris ofrecerán un cursillo de jauziak: Zazpi jauzi, Ostalerrak, Hegi... Las clases serán de 19:00 a 20:15, en euskara y castellano, y el sábado habrá ocasión de poner en práctica lo aprendido, puesto que el grupo Gathübi ofrecerá una actuación de bailables. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario