2014/02/15

Inauterietan murgildurik

Dagoeneko hainbat herritan inauteriak ospatu dituzte, baina otsailaren 27ra arte ez da izanen ostegun gizena. Jarraian Euskal Herriko inauteri nagusien datak dituzue.
Ya han pasado unos cuantos carnavales aun que hasta el día 27 de febrero no será jueves gordo. Aquí hemos reunido las fechas de los carnavales de Euskal Herria.

Ailegatu dira inauteriak, urtarriletik hainbat herritan ospatu dira. Dena den, hil hondarrean izanen da ostegun gizena: otsailaren 27an. Inaute asteartea, berriz, martxoaren 4an ospatuko da. Ondoren ere izanen da bestarik, adibidez, maskaradak maiatzera arte luzatuko dira.

Oberenako dantzariak Berako inude eta artzaiak plazaratzen
Ya están aquí los carnavales, desde enero son muchas las localidades que los han celebrado. De todas formas a finales de este mes se celebrará jueves gordo: el 27 de febrero. El martes de carnaval será el 4 de marzo. Después también habrá carnavales, por ejemplo, las maskaradas que se alargarán hasta mayo.

Egutegia:

Otsailak 15, larunbata
    • Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
    • Senpere: Etxez etxe eskea
    • Arizkun-Erratzu: Gizakunde: sagardantzak, mozorro-dantza eta Jantziloren epaiketa eta erretzea
    • Andoain: Axeri-dantzarien puska biltzea
Otsailak 16, igandea
    • Ainharbe: Maskaradak
Otsailak 22, larunbata
    • Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
    • Lizarra: Aldabikaren erreketa
    • Eibar: Koko-dantzak eta koko-eskea
    • Asparrena: Egino, Ilarduia eta Andoin-eko inauteriak
    • Oiartzun: Intxixuak
    • Tolosa: Kaldereroak
    • Lizartza: Puska biltzea baserrietatik
    • Arano: Puska-biltzea eta Zahagi-dantza
    • Iruñea: Kauteroen kalejira eta festa

Otsailak 23, igandea
    • Beskoitze: kaskarotak etxez etxe
    • Lizartza: inauteri dantzak

Otsailak 27, Ostegun Gizena
    • Errenteria: Azeri-dantza
    • Bera: Zingar-arrautze eskea eta Iñude eta artzaiak
    • Eskoriatza: Urdelardero eguna

Otsailak 28, Ostiral mehea
    • Eibar: Kaldereroak
    • Agurain: Porreteroa eta Sorgina
    • Segura: Hartzaren esnaera
    • Iruñea: Landa-inauteria

Martxoak 1, Inaute Larunbata
    • Bera: Kauteren konpartsa
    • Olazti: Zamarroak eta Neskak
    • Elizondo: puska-biltzea eta Sagar-dantza.
    • Galdako: Altsasuko inauteria
    • Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
    • Laudio: Leziagako sorgina
    • Behobia: Puska biltzea
    • Durango: Surrandiak
    • Cintruenigo: Zarramuskeroak
    • Hernani: Axeri-dantza
    • Donostia: Jardinzayen konpartsa
    • Beasain: dantza-desfilea, Ostadar taldea
    • Iruñea: haurren puska-biltzea goizean eta mozorro kalejira arratsaldean

Martxoak 2, Inaute Igandea edo Zaldunita
    • Bera: Inude eta artzaiak
    • Zalduondo: Markitos
    • Unanua: Mamoxarro txikien eguna
    • Amezketa: Talaik
    • Abaltzisketa: Txantxoak
    • Aretxabaleta: Txino-dantza
    • Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
    • Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
    • Mundaka: Atorrak
    • Azpeitia: Elegante eguna
    • Uztaritze: Errobiko kaskarotak
    • Luzaide: Inauteak
    • Hazparne: Kaskarotak
    • Donibane Lohizune: Kaskarotak
    • Donibane Garazi: Libertimendua
    • Unanu: Mamuxarroak
    • Gernika: Marrauen soka-dantza
    • Beskoitze: Kaskarotak
    • Antzuola: Sorgin-dantza
    • Aretxabaleta: Txino-dantza
    • Cintruenigo: Zarramuskeroak
    • Altzürükü: Maskaradak
    • Donostia: Jardinzayen konpartsa
    • Iruñea: Puska-biltza eta kalejira arratsaldean

Martxoak 3, Inaute Astelehena
    • Amezketa: Talai-dantzariak
    • Burlata: Martingala
    • Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
    • Bera: Zingar-arraultze eskea

Martxoak 4, Inaute Asteartea 
    • Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
    • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
    • Arano: Zahagi-dantza
    • Goizueta: Zahagi-dantza
    • Unanua: Mamoxarroak
    • Altsasu: Momotxorroak
    • Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
    • Lekeitio: Estudiantina
    • Eskoriatza: Kukumarro
    • Kanpezu: Toribio
    • Uztaritze: Zanpanzar
    • Errenteria: Sardinaren ehorzketa

Maskaradak:
Otsailak 2, igandea: Zalgize
Otsailak 9, igandea: Atharratze
Otsailak 16, igandea: Ainharbe
Martxoak 2, igandea: Altzürükü
Martxoak 9, igandea: Eskiula
Martxoak 16, igandea: Idauze-Mendi
Martxoak 23, igandea: Arrokiaga
Martxoak 30, igandea: Aloze
Apirilak 6, igandea: Hoki
Apirilak 13, igandea: Altzai
Apirilak 20, igandea: Barkoxe
Apirilak 27, igandea: Urdiñarbe
Maiatzak 4, igandea: Gamere-Zihiga
Maiatzak 10 edo 11 (data erabaki gabe oraindik): Iruri

Iturria: dantzan.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario