2014/07/04

Sanferminak bete dantza

Igandean hasiko dira sanferminak, eta dantzari lotutako hainbat jarduera izanen dira. Oberenak bi emanaldi eskainiko ditu, eta uztailaren 13an dantza eguna ospatuko dute Jai Gunean.
El domingo comienzan los sanfermines y este año habrá muchas actividades relacionadas con las danzas vascas. Oberena ofrecerá dos actuaciones.

Uztailaren 6a oso gertu da. Sanferminak abiatuko dituen txupinazoa jaurtitzeko bi egun baizik ez dira geratzen. Besten egitarauaren baitan euskal dantzaz ere gozatzeko aukera izanen da Iruñean. Hasteko, uztailaren 6an. Urtero bezala dantza jaialdia eskainiko dute Iruñerriko taldeek, Oberenak barne. Uztailaren 11an ere ohiko hitzordua izanen dute Oberenako tikiek, eta uztailaren 13an dantzaren eguna ospatuko da Gora Iruñeak antolatutako jai gunean.
13:30ean izanen da sanferminetan euskal kulturari loturiko lehenbiziko jarduera. Foruen plazan bilduko dira Iruñerriko dantzariak eta aurten Gipuzkoako dantzak eta Lapurdiko inauteria plazaratuko dituzte. Ondoren, beti bezala, larraindantza eginen dute emanaldia ikustera bertaratu direnekin batera. Tikiek berriz, uztailaren 11an dantzatuko dute, haurren egunean hain zuzen ere. Kalejira abiatuko da 11:00etan Errekoletas plazatik, eta ondoren, Gazteluko plazan emanaldia eskainiko dute. Oberena dantza taldeaz gainera, beste talde batzuk ere arituko dira dantzan.

Beste ekitaldi batzuk
Gora Iruñeak ere tartea eskaini nahi izan dio dantzari. Hala, uztailaren 8an dantzari tikien eta erraldoien topaketa antolatu du eta uztailaren 13an dantza eguna izendatu du. Bigarren horretan 14:30ean dantzarien bazkaria eginen dute jai gunean eta 17:00etan Ribaforadako dantzak eskainiko dituzte Erriberako herri hartatik etorritako dantzariek. 18:00etatik aurrera dantzaldia izanen da: dantzara plazara.
Bestalde, eta urtero egiten den moduan, egunero txistu eta gaita doinuek alaituko dute Gazteluko plaza 21:00etatik aurrera.

Egitaruak:
Oberenako dantzariak iaz, uztailaren 6an
El 6 de julio está a la vuelta de la esquina. En solo dos días lanzarán el chupinazo que de comienzo a la fiesta. Este año también las danzas tradicionales tendrán un lugar en el programa festivo. Primero, el mismo día 6, con el festival de folclore que reúne a los grupos de la comarca de Pamplona. También el día 11 de julio, pero esta vez será el turno de los txikis. Además Gora Iruñea ha preparado un día dedicado a la dantza, será el domingo 13 de julio en el jai gune.
El primer acto de sanfermines ligado a la cultura vasca será el del domingo, a las 13:30 en la plaza de los Fueros. Los grupos de Iruñerria ofrecerán danzas de Gipuzkoa y del carnaval de Lapurdi. Después los gaiteros tocarán larraindantza para que baile quien quiera. En el caso de los txikis la actuación será el 11 de julio. Saldrán en kalejira a las 11:00 de la plaza Recoletas y ofrecerán una actuación en la Plaza del Castillo. Junto a Oberena habrá otros grupos de Pamplona.

Otros actos
Gora Iruñea también le ha hecho un hueco a la dantza en su programa. En este sentido, el día 8 de julio habrá un encuentro de dantzaris txikis y gigantes en el jai gune. El día grande será el 13, el dantza eguna. A las 14:30 habrá comida de dantzaris y a las 17:00 actuarán los paloteadores de Ribaforada. A partir de las 18:00 habrá bailables con Dantzara plazara.
Por otra parte y como todos los años, la plaza del Castillo será testigo de los bailables de txistu y gaita. Todos los días a partir de las 21:00. 

Egitarauak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario