Gure berri izateko, jo webgune berrira

2013/03/28

Apirilaren 14an ospatuko da Dantzari Ttikien III. Jaia

Dantzari ttikiei zuzenduriko bestaren hirugarren edizioa izanen da. Ekitaldi nagusia ez da Oberenan izanen, Galle plazan baizik, eta Dantza, jalgi hadi plazara! izanen da aurtengo leloa.
Será la tercera edición de una fiesta dedicada a los dantzaris más txikis. El acto central no se celebrará en Oberena, sino en la plaza Galle, y Dantza, jalgi hadi plazara! será el lema de este año.

2013/03/22

Aitor Urkizaren proiektuari 10 jarri dio epaimahaiak

'I³ Dantza' proiektua aurkeztu zuen atzo Aitor Urkizak Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Ikusgarriarekin 10a atera du Oberenako txistulariak.
Aitor Urkiza ofreció ayer su proyecto 'I³ Dantza' en el Conservatorio Superior de Música de Navarra. Ha sacado un 10 por el trabajo.

2013/03/21

'I³ Dantza' proiektua aurkeztuko du Aitor Urkizak gaur

Berrikuntza, Ikerketa eta Interpretazioa. Hiru elementu horiek osatzen dute Oberenako txistulari Aitor Urkizaren proiektua. Gaur aurkeztuko du 19:30etatik goiti Nafarroako Kontserbatorioan.
Innovación, Investigación e Interpretación. Esos tres elementos componen el proyecto del txistulari de Oberena Aitor Urkiza. Se presentará hoy a las 19:30 en el Conservatorio de Navarra.

2013/03/17

Oberenako dantzariak ttipi-ttapa korrika

Eguerdian hartu du lekukoa Oberena dantza taldeak, Zubiri eta Erro bitartean dagoen errepidean. Maldan goiti ttipi-ttapa egin dute korrika dantzariek.
Oberena dantza taldea ha cogido el lekuko al mediodía, en la carretera entre Zubiri y Erro. Han tenido que subir cuesta arriba, pero con una sonrisa en la cara.

2013/03/16

Zubiri eta Erro artean dago Oberena dantza taldearen kilometroa

Oberena dantza taldeak Korrikaren 706A. kilometroa eginen du bihar, Zubiri eta Erro arteko bidean. Maldan goiti ibiliko dira dantzariak ttipi-ttapa.
Oberena dantza taldea correrá el kilómetro 706A de la Korrika mañana al mediodía. Está entre Zubiri y Erro, y tocará cuesta arriba.

2013/03/04

Azkenengoa Limosen izanen da

Asteburu honetan Okzitaniara joanen dira Oberena dantza taldeko kideak Ardanbera fanfarrearekin batera. Bertako inauteri jaialdian parte hartuko dute, eta Lantzeko pertsonaiak karrikaratuko dituzte 2010. urtean egin bezala.
Este fin de semana Oberena dantza taldea viajará a Occitania junto a la fanfarre Ardanbera. Participarán en el festival de carnavales que se celebra en Limós y serán los encargados de ofrecer el carnaval de Lantz.

2013/02/15

Inauteriei bukaera emanen die Oberena dantza taldeak larunbatean

Oberena dantza taldearendako hondarreko inauteriak izanen dira Arrosadia eta Azpilagañakoak. Larunbatean ospatuko dira, eta dantzariek arratsaldeko kalejiran parte hartuko dute.
Los carnavales de Arrosadia y Azpilagaña serán los últimos para Oberena dantza taldea. Los dantzaris participarán en la kalejira de la tarde.

2013/02/08

Lapurdiko inauteria plazaratuko du bihar Oberena dantza taldeak

Iruñeko inauterietan parte hartuko du Oberena dantza taldeak bihar. Goizean Lapurdiko inauteria karrikaratuko du, eta arratsaldean mozorro kalejiran ibiliko da gainontzeko taldeekin batera.
Oberena dantza taldea participará en el carnaval de Iruñea. Por la mañana sacará el carnaval de Lapurdi y por la tarde marchará en la kalejira.

2013/01/26

Badatoz Inauteriak

Gaur abiatuko dira Euskal Herriko inauteriak, Beskoitzen, eta otsailaren 12ra arte izanen da haietaz gozatzeko parada hainbat herritan. Aurten otsailaren 7a izanen da ostegun gizena, eta 12a inaute asteartea. Maskaradak otsailaren 10etik goiti izanen dira.
Hoy comienzan los carnavales de Euskal Herria, en Beskoitze, y habrá oportunidad de disfrutar de ellos hasta el 12 de febrero en diferentes pueblos. Este año el 7 de Febrero será jueves gordo y el 12 martes de carnaval. Las maskaradak se celebrarán a partir del 10 de Febrero.

2013/01/25

Dantzari ohien taldea sortu da Oberenan

Oberena dantza taldean ibilitako dantzariak bilduko ditu taldeak, eta bi astean behin bilduko dira entsaiatzeko. Taldearekin harremanetan jarraitzeko asmoz sortu da talde berri hau.
El grupo lo componen exdantzaris de Oberena y se juntarán una vez cada dos semanas para ensayar. El objetivo principal es seguir en contacto con el grupo.

2013/01/19

Iker Miro eta Sara Oses izanen dira taldeko arduradun berriak

2013a aldaketen urtea izan da Oberena dantza taldean. Hasi eta berehala bi dantzari berrik hartu dute entseguak gidatzeko ardura. 
El 2013 ha sido un año de cambios. Así pues, dos nuevos dantzaris se encargarán de dirigir los ensayos.