Gure berri izateko, jo webgune berrira

Lizarren Doinua

Argazkiak ikusteko sakatu hemen
Sarrera: 
Oberenako dantzari ttikien taldeak aurkezturiko obra da Lizarren Doinua, antzerkia eta dantza uztartzen dituena. 70. urteurrenaren karietara eskeini zuten lehenbiziko aldiz 2011ko azaroaren 19an, Nafarroako Antzerki Eskolan. Dantzariez gain, Oberena fanfarreak, Arrosadiako txalapartariek, gaiteroek eta Azpilagañako Gartxot Erraldoi Konpartsak ere parte hartu dute lan horretan. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatzen ditu obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari ttikiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau. Lan mardula eskatu zuen, baina 70 urte betetzeak ez zuen gutxiagorik merezi.



Sinopsia:
Buruzagi maltzur batek munduko gaita guztien doinua bahitu du. Musika tresna hori jotzen saiatu zen, baina nahiko baldarra zenez, ez zuen lortu. Horregatik, azti baten laguntza izan du gaita guztiak isilarazteko. Baina mutiko batek aztiari aurre egin dio. Lizar du izena, eta arratsaldero arratsaldero bere gaita jotzen du soinua galdu ez dezan.
Egun batean, iturrira joatea ahantzi, eta aztiak Lizarren gaitaren doinua bahituko du; iturriaren barnean gatibu geratuko da. Oinatz eta Amets anai-arrebek misio bat izanen dute: Lizarren doinua askatzea. Horretarako erraldoiak herriko plazara eraman beharko dituzte, aurki hasiko diren herriko besten aurretik. Izan ere, hori da Lizarren doinua askatzeko modu bakarra. Amets eta Oinatz basoan barneratuko dira haien helburua lortzeko, eta hainbat abentura biziko dituzte.

Emanaldiak:
BERA
Data: azaroaren 10a
Ordua: 18:00
Takila ireki: 16:00ean
Ateak ireki: 17:30ean
Tokia: Berako Kultur Etxea
Sarrerak: 3 euro haurrek, 5 euro helduek

BURLATA
Data: azaroaren 18a
Ordua: 18:30
Takila ireki: 16:30ean
Ateak ireki: 18:00ean
Tokia: Burlatako Kultur Etxea
Sarrerak: 3 euro haurrek, 5 euro helduek
               Aurretik eros daitezke Oberenan eta Karrikiri euskal dendan
 

Parte-hartzaileak:
Aktoreak:
Saioa Urtasun (Amets)
Jon Urtasun (Oinatz)
Arkaitz Zubieta (Basajaun)
Josune Egea (Maritxokolti)
Julen Arrieta (Txori Erresinula)
María Argain (Basoko neskatila)
Leire Eseverri (Basoko neskatila)
Ander Olague (Basoko haurra)

Dantzariak:
Sara Aniz
Maria Argain
Nerea Arraras
Amaia Azkona
Andrea Eraul
Leire Eseverri
Maider Garcia
Ainhoa Izkue
Alicia Larequi
Olatz Larunbe
Amaia Latasa
Ione Lopez
Irati Matxiñena
Saioa  Urtasun
Iker Abinzano
Asier Arrizabalaga
Aitor Baztarrika
Asier Baztarrika
Jon Dominguez
Xabier Iribarren
Antxon Izagirre
Ion Labayen
Ibai Murugarren
Ander Olague
Asier Oraa
Ander Paternain
Ander Palacios
Kamlesh Sola
Jon Urtasun
Irati Amatriain
June Aniz
Irene Araujo
Raquel Argain
Maider Ecay
Luna Gabari
Sira Gabari
Irati Garcia
Uxue Garcia
Bidane Legaz
Iratxe Legaz
Gurutze Oreja
Laura Rodriguez
Maialen Saez
Edurne Sanz
Amaia Sarasa
Irune Urra
Lorena Vergara
Jon Aniz
Ander Aranguren
Iker Baztarrika
Mikel Casado
Julen Garcia
Sergio Larraona
Iker Oreja
Adrian Rodriguez
Asier Torio

Musikariak:
David Carmona (gaita)
Jose Luis Belasco (tuba)
Jon Garay (txalaparta)
Miguel Idareta (akordeoia)
Rosa Llanos (akordeoia)
Fermin Los Arcos (perkusioa-txistua)
Ainara Martinez (txistua-txirula)
Uxue Monreal (flauta)
Garazi Oteiza (biolina)
Xabier Ramirez (akordeoia)
Luis Rodríguez (biolina-txistua-silbotea)
Iker Tubia (txalaparta)
Javier Tubia (perkusioa)
Ricardo Txokarro (gaita)
Amaia Uharte (kantaria)
Aitor Urkiza (txistua-silbotea-txirula-ttunttuna)
Raul Vicente (atabala)
Igor Zabalza (akordeoia)

Erraldoiak:
Xabier Gartzia
Asier Rodriguez
Oier Urra
Peio Villarrubia

Errejidoreak:
Iker Tubia
Irune Tubia

Begiraleak:
Ana Barrio
Josune Egea
Jokin Garde
Mikel Mugeta
Silvia Milagros
Iñigo San Martin
Izaskun San Martin
Iker Tubia

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Zoragarria! A ze nolako lana!
Hau ikusita emanaldia ikusteko irrikitan nago. Igandean Burlatan egonen naiz faltarik gabe.

Anónimo dijo...

Kaixo, ZORAGARRIA!
Hau ikusita emanaldia ikusteko irrikitan nago! Igandean denok Burlatara!

Unknown dijo...

Mila esker proiektu hau gauzatzen lagundu diguzuen guztiei. Plazerra izan da guretzat horrelako lan batean aritzea. Zorionak Oberenako haur eta gaztetxoei egindako lanarengatik!

Unknown dijo...

Izugarri gozatu dugu Lizarren doinuarekin. Mila esker era batean edo bestean proiektu hau gauzatzen lagundu duzuen guztiei. Zorionak Oberenako haur eta gaztetxoei! Lan ederra egin duzue.