Gure berri izateko, jo webgune berrira

TALDEA

Quiero leer esto en español.

Oberena dantza taldea 100 dantzaritik goiti osatzen dute. Dantzariok talde ezberdinetan antolaturik daude: dantzari nagusien taldea, dantzari ertainen taldea, dantzari ttikien taldea, beteranoen taldea eta helduen ikastaroa. Dantzari nagusien taldea 40 kidek osatzen dute; ttiki eta ertainak, berriz, 65 dira. 2013an dantzari beteranoen taldea ere sortu zen, taldean urte luzez dantzatu diren lagunek osatua. Hilabetean bitan elkartzen dira entsaiatzeko. Helduen ikastaroan batez ere dantzari ttikien gurasoak daude, baina edozeinek parte har dezake bertan.
Oberena dantza taldea bere osotasunean 2010eko abenduaren 3an


DAKIZKIGUN DANTZAK


Nafarroako dantzak: Iruñeko jota, Jaurrietako neska dantza, maiak, Otsagabiako makil dantza, Corteseko dancea, Baztango irri dantzak, Goizuetako zahagi dantza, Arizkungo sagar dantza, Baztango mutil dantzak, Lesakako bordondantza, Berako makil dantza, Zangozako jota, Tuterako jota, Agoizko txokolatearen jota, Lizarrako larrain dantza, Faltzesko zinta dantza, Iribasko ingurutxoa, Imozko eskudantza, Desmayo, La Balsa, Baxe Nafarroako inauteriak, dantza-luze, jauziak, Pilindros jota, Olagueko esku dantza, xoxo dantza, kauteroen dantzak, Lantzeko inauteriak, Monteagudoko dancea, ballestak.
EH
Zuberoako dantzak: Maskaradak, Zuberoako makil dantza.
Lapurdiko Dantzak: Lapurdiko inauteriak, zapatagin dantza.
Arabako dantzak: Eltziegoko dantzak, Biasteriko jota, txulalai.
Gipuzkoako dantzak: Zinta dantza, igitai dantza, batelerak, matelota, arku dantza, brokel dantza, boastitzea, uztai dantza, fandango eta arin-arin, aurreskua, ezpata dantza, sorgin dantza.
Bizkaiko dantzak: Lekeitioko andrazkoen aurreskua, kaxarranka, kontrapas, Xemeingo ezpata dantza, mahaigainekoa, dantzari-dantza, gorularien arku dantza eta domingillo, ipurdi dantza.
Bertze dantza batzuk: Amaia ezpata dantza, Debako martxa, orpo-punta polka, polka berria.


Quiero leer esto en español.