Ordu beteko emanaldiak
Oberenako dantzariak Garaioan |
Oberena dantza taldearen dantza errepertorioa anitz eta zabala da, beraz, ordu beteko emanaldia eskeintzeko gai da. Herriko plazan, frontonan, zein kiroldegietan egiteko aproposak. Neska eta mutilek hainbat dantza eskeintzen dituzte emanaldi hauetan, fanfarrearen doinuek lagundurik. Emanaldi hauek laburragoak izaten ahal dira.
![]() |
Oberena fanfarreko kideak |
Oberena dantza taldearen barnean fanfarrea ere badugu. Emanaldi hauek egokiak dira herriko karrikak musikaz alaitzeko. Bestak edota edozein gisako ekitaldietan ezinbesteko osagai da musika, eta Oberenako fanfarreak musikaz alaitu ditzake ekimenak oro.
Ttikien emanaldiak
Dantza talde nagusiak bezala, talde ttikiak ere emanaldiak eskeintzen ditu. Normalean iraupen txikiagokoak, baina kalitate onekoak. Izan ere, Oberenako dantzari ttikiek errepertorio zabal dute plazara ateratzeko.
Dantza ikusgarriak
Dantza ikusgarria Barakaldon |
Ezkontzak
Ezkontzetara egokituriko emanaldiak ere eskeintzen ditu Oberena dantza taldeak. Saioak bi gisatakoak izan daitezke: aurreskua eta arkua. Aurreskua kontratatzekotan, dantzaria eta txistularia joanen dira, ezkontzaren ondotik aurreskua dantzatzera. Arkua kontratatuz gero, talde osoagoa joanen da. Neskek eta mutilek osaturiko arkua eginen da aurreskua dantzatzearekin batera. Aukera dago dantza gehigarriren bat eskatzeko ere.
Kontaktua
Oberena dantza taldearekin e-posta bidez kontaktatu dezakezu, baita (+0034) 628 151 574 telefono zenbakira deituz ere.