Gure berri izateko, jo webgune berrira

2008/04/18

Dantzari Ttikien Jaia

Iganderako dena prest!

Igande honetan, apirilak 20, izanen da Oberena dantza taldeak antolatu duen Dantzari Ttikien Jaia. Azken orduko gauzak ez ezik, dena prest dago igandean 200 dantzari txikik primerako eguna pasa dezaten. Amaiur, Axular, Jaso eta Alai Gazteak dantzari txiki taldeek parte hartuko dute Oberenarekin batera egun osoko egitaraua duen besta honetan. Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! lemapean bilduko gara denok jai giroan eta ongi ateratzekotan horrelako gehiago ere egiteko aukera ikusten du Oberena Dantza Taldeak. Egun honen xedeak Irunek azaldu zituen: «Iruñeko taldeak gonbidatu ditugu, normalean aktuazioak izateko arazo gehien dituzten taldeak direlako. Gure helburu nagusia haurrek aktuazio bat gehiago izatea eta dantzaz gozatzea da. Interesgarria iruditzen zaigu ere haurrek bertze taldeekin harremana izatea, ikus dezaten badela jende gehiago haiek bezala dantza maite duena. Eta azkenik, helbururik garrantzitsuena ongi pasatzea da.»

Egun osoko egitarauak musika, dantza, jolasak eta bazkaria izanen ditu, baita Arrosadiako karriketan barrena eginen den kalejira bat ere:

10:30 Taldeei harrera Oberenako sarreran.
11:00 Kalejira txiki bat Arrosadian.
12:00 Ekitaldi nagusia Oberenako polikiroldegian. Hauek izanen dira dantzatuko direnak:
Zangotzako jota (Axular), Imotzko eskudantza (Axular), Iribasko ingurutxoa (Alai Gazteak eta Oberena), Txontxongilo (Oberena), Neskadantza (Alai Gazteak), Sorgindantza (Amaiur), Matelota (Oberena), Xoxodantza (Oberena), Elziegoko dantzak (Amaiur), Zapatagindantza (Oberena). *
Amaitzeko Txulalai dantzatuko dute eta gero Jota eta Porrusalda nahi duenak dantza ditzan.
14:15 Bazkaria txikiendako.
15:30 Jolasak

17:00 Dantzaldia fanfarrearekin
18:00ak aldera Jaiaren amaiera

*Ziurrenik dantza gehiago izanen dira, baina oraindik baieztatzeke dago.


LAGUNTZAILEAK/COLABORADORES:
KAIKU eta COCA COLA


Todo listo para el domingo!

Este domingo 20 de abril se celebrará el Dantzari Ttikien Jaia. Excepto cosas de última hora, todo está preparado para recibir a los 200 dantzari txikis que participarán en este gran día. Los grupos de txikis Amaiur, Axular, Jaso eta Alai Gazteak bailarán junto a Oberenarekin en una fiesta con un completo programa de todo el día. Los dantzaris más txikis de Iruñea nos juntaremos bajo el lema Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! (Paso a paso, pika eta ebats ¡bamos a bailar!) y si en caso de que salga bien Oberena Dantza Taldea piensa en la posiblidad de repetir esta fiesta el año que viene. El objetivo de este acto es que los txikis de Pamplona tengan una actuación más, puesto que suelen tener problemas para salir a la calle a bailar y para que puedan disfrutar con la dantza. Nos comentaba Irune que «es interesante que los niños y niñas tengan relación con gente que como ellos quieren las danzas de su tierra y que el objetivo más importante será el de pasárselo de primera.»

El programa de todo el día contiene música, dantza, juegos y una comida popular junto a un desfile que se efectuará por las calles de Arrosadia:

10:30 Bienvenida a los grupos en la puerta de Oberena.
11:00 Kalejira txiki por Arrosadia.
12:00 Festival de danza en el polideportivo de Oberena. Se bailará lo siguiente:
Zangotzako jota (Axular), Imotzko eskudantza (Axular), Iribasko ingurutxoa (Alai Gazteak eta Oberena), Txontxongilo (Oberena), Neskadantza (Alai Gazteak), Sorgindantza (Amaiur), Matelota (Oberena), Xoxodantza (Oberena), Elziegoko dantzak (Amaiur), Zapatagindantza (Oberena). *
Amaitzeko Txulalai dantzatuko dute eta gero Jota eta Porrusalda nahi duenak dantza ditzan.
14:15 Comida para los txikis.
15:30 Juegos
17:00 Baile con la fanfarre
18:00 más o menos, fin de la fiesta.

*Puede que sean más danzas, pero está aun por confirmar.


2008/04/04

Dantzari Ttikien Festa

Dantzatzera goaz!

Oberena dantza taldeak dantzari txikiendako besta bat ospatzekotan da. Iruñeko taldeek ez dute karrikara ateratzeko aukera askorik eta bertako dantzari txikiendako besta bat antolatzeko tenorea zelakoan, Oberenak berau antolatzea erabaki du. Beraz, hilaren 20an (igandea) hiriburuko dantzari txikienek dantzaz gozatzeko aukera izanen dute. Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! lelopean, goizaldeko 11ak aldera hasiko da besta. Desfiletxo baten ostean Oberena Kirol Elkartean sartuko gara denok goizeko ekitaldiari hasiera emateko. Orotara 6 talde ibiliko dira dantzan ordu betez. Honen ostean bazkaria izanen dute txikiek eta arratsaldean, eguna borobiltzeko, jolasak eta dantzaldia izanen dugu.
Laster izanen duzue berri gehiago irakurtzerik.