Gure berri izateko, jo webgune berrira

2008/05/24

Goizueta

Arratsaldeko zortziak aldera hasiko da Oberena dantza taldeak gaurko prestatu duen emanaldia. Txalaparta doinuak eta euskal musikak emanen diote hasiera eta bukaera Euskal Herriko herrialde ezberdinetako dantzez beteriko aktuazioari. Tartean bertsoez gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok.

La actuación que Oberena dantza taldea ofrecerá en Goizueta comenzará hacia las 8 de la tarde. La txalaparta le dará comienzo y final a una actuación en la que además de danzas de diferentes provincias de Euskal Herria, se podrá disfrutar de bertsos.

2008/05/20

Lan eta lan

Altsasun primerako eguna pasa ostean Oberena dantza taldeko ttikienek indarrak hartuko dituzte aste honetan zehar larunbat goizean berriz ere jende artera azaltzeko. Iragan igandean taldeko txikienak Altsasura abiatu ziren han ospatzen zen dantzari txiki egunean parte hartzeko asmoz. Euri iragarpenak izanagatik, eguzkia izan zuten lagun dantzari gazteenek. Egun osoan zehar ibili ziren dantzan eta arratsaldeko zazpiak aldera itzuli ziren Iruñera.

Orain aste osoa dute indarrak hartzeko, zeren larunbat goizean, ekainak 24, berriz tokatzen baitzaie dantza emanaldia eskeintzea. Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak bere besta ospatuko du urtero legez Donibanen eta bertan dantzatuko dira gure txikiak Iruñeko hainbat talderekin batera.

Arratsaldean, berriz, nagusien txanda izanen da eta Goizuetara bertaratuko dira emanaldi berezi bat eskaintzeko. Txalaparta doinuaz, euskal musika, bertso eta dantzaz gozatzeko aukera izanen du bertaratzen den orok.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Tras pasar un día estupendo en Alsasua con motivo del dantzari txiki eguna que allí se festejaba, nuestros dantzaris más txikis han retomado fuerzas durante la semana para salir a bailar en la fiesta de AEK del barrio de San Juan que se celebraba hoy.

Por la tarde será el turno de los mayores que se trasladarán a Goizueta donde ofrecerán una actuación llena de música y color. El sonido de la txalaparta y la música y bailes de Euskal Herria se alternarán con las improvisaciones de los bertsolaris.