El sábado los txikis de Oberena visitarán a Olentzero en Aritzu. Ofrecerán una actuación y luego las niñas y niños podrán entregar sus cartas a nuestro gentil.
Hegoalde ikastolako IGEk eta Arrosadiako Kultur Koordinadorak antolaturik, Olentzerori eskutitzak ematera joanen dira auzoko haurrak larunbatean Aritzura. Haiekin batera joanen dira Oberenako dantzari txikiak, haien dantzekin eguraldi txarrari aurpegi ona paratzeko asmoz. Autobusa 17:00ean aterako da Sadarretik eta gaualdera itzuliko da.
Honetaz gain, Arrosadiako Kultur Koordinadorak hainbat ekitaldi prestatu ditu Olentzeroren etorrera aitzin. Joan zen larunbatean eta asteazkenean tailerrak prestatu zituzten San Fermin peñan eta Zabaldi KKEn hurrenez hurren. Abenduaren 23an beti bezala Olentzero kalejira eginen dute auzoan barna. Salda, txistorra, gaztaina erreak eta izugarrizko giroa izanen dela iragarri dute antolatzaileek. 19:30ean aterako da Olentzero Taxoare karrikatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario