Gure berri izateko, jo webgune berrira

2013/01/25

Dantzari ohien taldea sortu da Oberenan

Oberena dantza taldean ibilitako dantzariak bilduko ditu taldeak, eta bi astean behin bilduko dira entsaiatzeko. Taldearekin harremanetan jarraitzeko asmoz sortu da talde berri hau.
El grupo lo componen exdantzaris de Oberena y se juntarán una vez cada dos semanas para ensayar. El objetivo principal es seguir en contacto con el grupo.

Talde berri bat sortu da Oberenan: dantzari ohien taldea. Hemendik aitzinera, dantza taldean ibilitako hainbat kide bi astean behin elkartuko dira ordu batez entsaiatzeko. Belaunaldi ezberdinetako dantzariak bilduko ditu talde berriak, eta helburu nagusia Oberenarekin harremanetan jarraitzea izanen da. Bestalde, Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero antolatzen duen Gure Dantzak jaialdian parte hartuko dute dantzari ohiek. Inauterietan, Olentzeron eta antzeko kalejiretan ere Oberenako dantzariekin batera aterako dira karrikara.
Xabier Izurdiagak azaldu duenez, bi helburu nagusi ditu talde honek: "Alde batetik, folklorearen munduan jarraitu nahi dutenek barnean duten harra asetzea, eta bestetik, emanaldi herrikoiagoetan parte hartzea". Taldeak erritmo motelagoa jarraituko du, eta ez du konpromiso handirik eskatuko. Oraingoz 35ek baiezkoa eman dute, eta Izurdiagak uste du gehiago izanen direla. Aitzinetik taldean jo duten txistulariekin ere jarri dira harremanetan.

Dantzari ohiak Oberenako Dantzarien Egunean
Ha surgido un nuevo grupo en Oberena: el grupo de exdantzaris. A partir de ahora dantzaris que bailaron en Oberena dantza taldea se juntarán una vez cada dos semanas para ensayar durante una hora. El grupo lo componen dantzaris de diferentes generaciones y el principal objetivo es mantener la relación con el grupo de dantza. Por otra parte, participarán en el festival Gure Dantzak que organiza todos los años Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra (Federación de euskal dantza de Navarra). En carnavales, Olentzero y kalejiras parecidas acompañarán a Oberena dantza taldea.
Según ha explicado Xabier Izurdiaga, el grupo tendrá dos objetivos: "Por una parte quitar el mono a los que quieren seguir en el mundo del folclore y por otra participar en las actuaciones más populares". El grupo seguirá un ritmo más pausado y requerirá de menor compromiso. Por ahora ya son 35 los exdantzaris que se han sumado al grupo y pueden ser más. Con el mismo objetivo, también han contactado con txistularis que tocaron en Oberena dantza taldea.

No hay comentarios: