Gure berri izateko, jo webgune berrira

2013/03/21

'I³ Dantza' proiektua aurkeztuko du Aitor Urkizak gaur

Berrikuntza, Ikerketa eta Interpretazioa. Hiru elementu horiek osatzen dute Oberenako txistulari Aitor Urkizaren proiektua. Gaur aurkeztuko du 19:30etatik goiti Nafarroako Kontserbatorioan.
Innovación, Investigación e Interpretación. Esos tres elementos componen el proyecto del txistulari de Oberena Aitor Urkiza. Se presentará hoy a las 19:30 en el Conservatorio de Navarra.

Aitor Urkiza Oberenako txistulariak "I³ Dantza" proiektua prestatu du Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan egiten dituen ikasketetarako. Berrikuntza, ikerketa eta interpretazioa. Horiexek dira musika eta dantza ikusgarri horren oinarriak. Bertan Oberena dantza taldeko kideek parte hartuko dute, Amaiur dantza taldekoekin batera. Emanaldi publikoa izanen da, eta Nafarroako Kontserbatorioan eskeiniko da gaur 19:30etatik aurrera.
Euskal Herriko folklorean dauden erritmoak ikertu ditu Urkizak. "Dantza urratsak aztertu ditut eta konpas batean sartu ditut, eta urratsen partitura moduko bat egin dut -azaldu du txistulariak- gure erritmoak idazkera akzidentalean nola idatzi behar diren birpentsatu dut, alegia". Koreografiak ere aztertu ditu proiekturako. "Azterketa horren bidez, musikariak erritmo bakoitza nola interpretatu behar duen azaldu dut lanean". Urrats eta koreografia horiek aztertu ondotik, musika prestatu du, eta horrela osatu du ikusgarria.

Ikusgarria iragartzeko kartela.

El txistulari de Oberena Aitor Urkiza ha preparado el proyecto "I³ Dantza" para completar sus estudios en el Conservatorio Superior de Música de Navarra. Innovación, investigación e interpretación. Esas son las tres Ies que componen su trabajo. Para ello contará con la colaboración de Oberena dantza taldea, que bailara junto a Amaiur dantza taldea. La actuación será hoy a partir de las 19:30 en la sala de conciertos del Conservatorio de Navarra.
Urkiza ha investigado los ritmos del folclore de Euskal Herria. "He analizado los pasos de baile y los he metido en un compás; he hecho una especie de partitura de los pasos", ha explicado. "Vamos me he replanteado como pasar nuestros ritmos a la escritura musical accidental". También ha analizado las coreografías: "Por medio de este análisis, en el trabajo explico como un músico debe interpretar cada ritmo". Tras analizar los pasos y coreografías, ha compuesto la música para preparar un espectáculo.

No hay comentarios: