Gure berri izateko, jo webgune berrira

2015/08/02

Oberena dantza taldea Autriara doa

Abuztuaren 11n aterako dira dantzari eta musikariak Vienara bidean, eta abuztuaren 17an itzuliko dira Iruñera. Abuztuaren 15ean emanaldia eskainiko du Oberenak Austriako hiriburuan.
Los dantzaris y músicos saldrán hacia Viena el 11 de agosto y voolverán el 18 a Iruñea. El día 15 Oberena ofrecerá una actuación en la capital austriaca.

Polonia izan zen azkenengo bidaia, eta orain Austriara joanen da Oberena dantza taldeak. Hain zuzen ere, abuztuaren 13tik 16ra iraganen den Vienako III. Folklore Jaialdian parte hartuko du. Horretarako, hilaren 11n aterako dira musikari eta dantzariak Austriako hiriburura bidean, eta abuztuaren 17an itzuliko dira Euskal Herrira. Abuztuaren 15a izanen da dantza emanaldia eskeintzeko eguna, baina, horretaz gainera, Bratislava eta Viena hiriak ezagutzeko parada izanen dute. Ez hori bakarrik. Joaneko bidean Genevan (Suitza) geldituko dira, hiria ezagutzeko, eta itzultzerakoan Munich (Alemania) eta Estrasburgo (Frantzia).
Denbora dezente izanen dute Oberenako kideek Europako hiriak ezagutzeko. Izan ere, emanaldi bakarra eskeiniko dute Vienan. Emanaldi horretan Zuberoako maskaradetako dantzak, dantzari-dantza, batelerak, matelota eta kaixarranka plazaratuko dituzte 12 minutuko saioan.

Oberenako kideak Polonian, dantzari dantza plazaratzen.
Polonia fue el último destino, y ahora toca Austria. Oberena dantza taldea viajará a Viena para participar en el tercer festival de folclore de la capital que transcurrirá entre el 13 y el 16 de este mes. Para ello tanto músicos como dantzaris saldrán de Iruñea el día 11 y volverán a casa el día 17. El 15 de agosto será el día de enseñar nuestro folclore en Viena, pero tdo no será bailar, y los miembros de Oberena podrán conocer tanto la capital austriaca como Bratislava. No solo eso, en el viaje de ida pararán en Ginebra (Suiza) y a la vuelta en Munich (Alemania) y Estrasburgo (Francia). 
Los que asistan al viaje tendrán tiempo para conocer las ciudades europeas, puesto que la actuación solamente será un día. En ella ofrecerán danzas de las mascaradas de Zuberoa, dantzari-dantza, bateleras, matelota y kaixarranka. Todo en una actuación de 12 minutos.

No hay comentarios: