Gure berri izateko, jo webgune berrira

2015/09/25

Iruñeko dantzariak ere kalera aterako dira San Fermin Txikin

Bihar 11:30ean kalejira eginen dute Ortzadar, Iruña Taldea, Muthiko Alaiak, Basakaitz eta Oberena taldeetako dantzari eta musikariek.
Mañana saldrán en kalejira dantzaris y músicos de Ortzadar, Iruña Taldea, Muthiko Alaiak, Basakaitz y Oberena a las 11:30

Aldapako sanfermin bestak hasi dira, San Fermin Txiki, hamabietan txupinazoa jaurti ondoren. Igandera arte hamaika ekitaldi izanen dira Alde Zaharreko bizilagunen lanari esker. Haien artean, biharko dantza kalejira. Oberenako dantzari eta musikariek bertan parte hartuko dute, Iruñeko gainerako taldeekin batera (Ortzadar, Iruña Taldea, Muthiko Alaiak eta Basakaitz). Kalejira 11:30ean hasiko da, eta bi hitzordu izanen dira: Muthiko Alaiak peñan bata, Estafeta kalean, eta Iruña Taldeak San Lorenzo karrikan duen lokalean bestea. Kalejira irekia izanen da, nahi duenak parte har dezan, eta deitzaileek baserritarrez jantzita joateko deia luzatu dute.

Oberena eta Iruña Taldeko musikariak, 2012. urteko Euskal Jaian

Han comenzado las fiestas de San Fermin de Aldapa o San Fermin Txikito. A las doce han tirado el cohete anunciador y hasta el domingo habrá un sinfín de actividades organizadas por los y las vecinas del Casco Viejo. Entre ellos también habrá danzas. Por ejemplo, mañana los músicos y dantzaris de Oberena participarán en una kalejira junto a los demás grupos de Iruñea (Ortzadar, Iruña Taldea, Muthiko Alaiak eta Basakaitz). Comenzará a las 11:30 y habrá dos citas, una en la peña Muthiko Alaiak en Estafeta y la otra en el local de Iruña Taldea en San Lorenzo. Está abierto a todo el público que quiera asistir y se ha hecho un llamamiento para acudir vestidos de caseros.

No hay comentarios: