Gure berri izateko, jo webgune berrira

Mostrando entradas con la etiqueta dantzari txikien topaketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta dantzari txikien topaketa. Mostrar todas las entradas

2009/12/17

Dantzari Txikien Topaketa

Dantzari Txikien II. Topaketa ospatuko da igande hontan, hilaren 20an, Zizur Nagusian. Aurten 13 talde eta 600 dantzari txiki inguru bilduko dira karrikak euskal musika eta dantzez alaitzeko asmoz. 11:00etan hasiko da jaialdia, bi kalejirarekin, eta 13:00etan ekinen diote ekitaldi nagusiari Elordi enparantzan (Euria eginen balu pilotaleku handian). Oberena dantza taldeak opor aitzineko besta hontan parte hartuko du Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea) taldeekin batera.
Ekitaldi nagusian dantza hauek plazaratuko dira: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.




 La segunda Dantzari Txikien Topaketa se celebrará en Zizur Nagusia (Cizur Mayor) este domingo 20 de diciembre. 13 grupos y unos 600 dantzaris txikis se juntarán para alegrar las calles con música y danza de Euskal Herria. El festival comenzará a las 11:00 con dos kalejiras y el acto central tendrá lugar en la plaza Elordi a las 13:00 (si lloviese en el frontón grande).  Oberena dantza taldea participará junto a Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea).
En el acto central se bailará lo siguiente: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.

Info+: NAFARDANTZA

2009/05/09

Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 09

Hemen da aspaldiko partez Nafarroako Dantzari Txiki Eguna! Sakana dantzan jarriko duen bestak Nafarroa Garaiko 23 talde eta 1000 dantzaritik goiti batuko ditu heldu den igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkari eta guzi. Goizeko 11:00etan Sakanako herri ezberdinetan dantzatuko dute ttikiek (Oberenak Izurdiagan eskainiko du emanaldia). Eguerdira arte ez da izanen ekitaldi nagusia, 13:00etan Irurtzuneko enparantzan akituko den kalejira hasiko delarik. 13:30ak aldera ekinen diogu ekitaldi nagusiari (beheiti dantzatuko dena) eta 15:00etan bazkaria. Bazkal ondoan, 17:00etan, Oskorriren aktuazioaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok.
Informazio guzia nafardantzan aurki dezakezue.


2008/12/20

Dantzari Txikien Topaketa '08

Bihar, abenduaren 20a, ospatuko da dantzari txikien topaketa Iruñeko karriketan barna. Dantzari ttikienek duten emanaldi kopuru urria ikusirik, karrikara ateratzeko jaialdi hau prestatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak.
Dantzari txiki egunetan ez bezala, biharkoa goizez besterik ez da izanen. Sarasate Pasealekutik aterako dira dantza taldeak eta bi ibilbide ezberdin izanen dira. Lehenengoak Burgoen enparantzan izanen du geldialdia; San Frantziskon aldiz bigarrenak. Bertan emanaldia eskeiniko dute ttikiek eta Gaztelu Enparantzara abiatuko dira ekitaldiari amaiera egiteko. Hau 13:00tan izanen da.


Mañana, 20 de diciembre, se celebrará la concentración de dantzaris txikis en las calles de Iruñea. La escasez de actuaciones para los más chiquitos ha llevado a Euskal Dantzarien Biltzarra a organizar este acto.
A diferencia de los dantzari txiki egunas, esta fiesta solamente se celebrará por la mañana. Los grupos saldrán del Paseo Sarasate y realizarán dos recorridos. El primero parará en la plaza de los Burgos y el segundo lo hará en San Francisco. Allí se hará una actuación y después cogerán camino a la Plaza del Castillo para terminar el día con una demostración de danzas de todos los grupos participantes.