Gure berri izateko, jo webgune berrira

Mostrando entradas con la etiqueta besta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta besta. Mostrar todas las entradas

2015/06/05

Arrosadiko bestak hastear

Gaur abiatuko dira auzoko bestak, eta txupinazoaren ondoren Arrosadiko ttun-ttuna dantzatzeko parada izanen da. Igandean Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du.
Hoy comienzan las fiestas del barrio y tras el chupinazo será el turno del ttun-ttun de Arrosadia. El domingo Oberena dantza taldea ofrecerá una actuación.

2013/06/12

Oberenako dantzariak Azpilagañan eta Sestaon izanen dira asteburuan

Larunbatean emanaldia eskeiniko dute Azpilagañako bestetan, eta igandean Sestaora abiatuko dira taldeko txikiak Umeen Euskal Jaian parte hartzeko.
El sábado ofrecerán una actuación en las fiestas de Azpilagaña y el domingo los txikis irán a Sestao para participar en Umeen Euskal Jaia.

2013/05/29

Hemen dira Arrosadiko bestak

Ostiraletik igandera arte ospatuko dira auzoko bestak, eta dantza emanaldien eskaintza zabala izanen da. Juankar Ornat Oberenako dantzariak botako du suziria.
Las fiestas del barrio serán de viernes a domingo y habrá una amplia oferta de danzas. Juankar Ornat dantzari de Oberena tirará el chupinazo.

2013/03/28

Apirilaren 14an ospatuko da Dantzari Ttikien III. Jaia

Dantzari ttikiei zuzenduriko bestaren hirugarren edizioa izanen da. Ekitaldi nagusia ez da Oberenan izanen, Galle plazan baizik, eta Dantza, jalgi hadi plazara! izanen da aurtengo leloa.
Será la tercera edición de una fiesta dedicada a los dantzaris más txikis. El acto central no se celebrará en Oberena, sino en la plaza Galle, y Dantza, jalgi hadi plazara! será el lema de este año.

2012/09/06

Artikako besten hasiera alaituko du Oberena fanfarreak

Oberena fanfarrearen doinuekin hasiko dira bihar Artikako bestak. 20:00etan joko dute gure musikariek Udaletxeko plazan, eta ondotik auzo-merendua alaituko dute.
La fanfarre Oberena estará mañana en el comienzo de fiestas de Artika. Nuestros músicos tocarán en el chupinazo de las 20:00 y después estarán en el lunch vecinal.

2012/07/03

Sanferminetan hiru emanaldi eskainiko ditu Oberenak

Uztailaren 6an eta 9an nagusien taldeak dantzatuko du, eta uztailaren 11an tikien txanda izanen da. Gora Iruñeak karpa jartzeko baimenik ez duenez, asteleheneko emanaldia Alde Zaharrean izanen da.
El grupo de mayores actuará los días 6 y 9 de julio y el 11 será el turno de los txikis. Como Gora Iruñea no podrá montar la carpa la actuación del lunes será por las calles del Casco Viejo.

2011/07/03

Azpilagañako argazkiak

Azpilagañan eskeinitako emanaldiko argazkiak igo ditugu sarera. Koldo Begiristainen irudiak dira.
Hemos subido fotos de la actuación de Azpilagaña. Las instantáneas son de Koldo Begiristain.

2010/10/22

Kirikoketa Besta

Kirikoketa besta ospatuko da larunbatean Arizkunen. Oberena dantza taldeko dantzariak bertan izanen dira bestaz gozatu eta dantzekin giroa alaitzeko asmoz.
El sábado tendrá lugar la fiesta Kirikoketa en Arizkun. Dantzaris de Oberena participarán en ella ambientando la fiesta con sus danzas.

2010/08/26

Alkotzeko bestak

Alkotzeko bestetan emanaldia eskeiniko du Oberena dantza taldeak igande honetan. Bertako ingurutxoa plazaratuko du Euskal Herriko beste dantza batzuekin batera.
Oberena bailará en fiestas de Alkotz este domingo 29 de agosto. Junto a otras danzas de Euskal Herria bailarán el ingurutxo de la localidad navarra.

2010/06/05

Jai giroan murgildurik

Giro ederrean hasi dira Arrosadiako bestak eta eguzkia izan da nagusi ostegunetik. Gaurko emanaldian ere eguraldi paregabea izan du Oberena dantza taldeak.
Arrosadia celebra sus fiestas con un ambiente extraordinario. El sol que no se ha escondido desde el jueves ha acompañado esta mañana a los dantzaris de Oberena.

2010/06/04

Dantza baizik ez

Dantzaz beteriko asteburua datorkie Oberena dantza taldeko kideei. Gaur Arrosadiako Ttun-ttuna, bihar Arrosadiako bestetako emanaldia eta igandean NDTxE eta Kondestablearen Jauregian emanaldia.
Se acerca un fin de semana lleno de dantza para Oberena. Hoy será el Ttunttun de Arrosadia, mañana actuación en las fiestas del barrio y el domingo NDTxE y actuación en el Palacio del Condestable.

2010/06/03

Arrosadiako Jaiak '10

Arrosadiako bestak bihar hasiko dira txosnen irekierarekin. Lau eguneko egitarau oparoaren barnean, Oberena dantza taldearen emanaldia larunbaterako aurreikusirik dago.
Mañana comenzarán las fiestas de Arrosadia con un programa completo para cuatro días. En él se encuentra la actuación del grupo de dantza Oberena del sábado.

2010/05/20

Azpilagañako bestak

Azpilagañako jaiak hasi dira gaur eta igandera arte izanen da besta giroa auzoan. Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du larunbatean arratsaldeko 19:00etan.
Han comenzado las fiestas de Azpilagaña que se prolongarán hasta el domingo. El grupo de dantza Oberena ofrecerá una actuación el sábado a las 19:00

2010/05/08

DTII.J zuzenean

Bihar izanen da Dantzari Ttikien II. Jaia eta zuzenean emanen dizuegu bertako berri. Egunean zehar hiru post igoko ditugu etortzerik ez duenak ere gurekin goza dezan.
Mañana será Dantzari Ttikien II. Jaia y este blog informará en directo sobre el acontecimiento. Durante el día subiremos tres post para las y los que no puedan venir puedan disfrutar también del día.

2008/04/18

Dantzari Ttikien Jaia

Iganderako dena prest!

Igande honetan, apirilak 20, izanen da Oberena dantza taldeak antolatu duen Dantzari Ttikien Jaia. Azken orduko gauzak ez ezik, dena prest dago igandean 200 dantzari txikik primerako eguna pasa dezaten. Amaiur, Axular, Jaso eta Alai Gazteak dantzari txiki taldeek parte hartuko dute Oberenarekin batera egun osoko egitaraua duen besta honetan. Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! lemapean bilduko gara denok jai giroan eta ongi ateratzekotan horrelako gehiago ere egiteko aukera ikusten du Oberena Dantza Taldeak. Egun honen xedeak Irunek azaldu zituen: «Iruñeko taldeak gonbidatu ditugu, normalean aktuazioak izateko arazo gehien dituzten taldeak direlako. Gure helburu nagusia haurrek aktuazio bat gehiago izatea eta dantzaz gozatzea da. Interesgarria iruditzen zaigu ere haurrek bertze taldeekin harremana izatea, ikus dezaten badela jende gehiago haiek bezala dantza maite duena. Eta azkenik, helbururik garrantzitsuena ongi pasatzea da.»

Egun osoko egitarauak musika, dantza, jolasak eta bazkaria izanen ditu, baita Arrosadiako karriketan barrena eginen den kalejira bat ere:

10:30 Taldeei harrera Oberenako sarreran.
11:00 Kalejira txiki bat Arrosadian.
12:00 Ekitaldi nagusia Oberenako polikiroldegian. Hauek izanen dira dantzatuko direnak:
Zangotzako jota (Axular), Imotzko eskudantza (Axular), Iribasko ingurutxoa (Alai Gazteak eta Oberena), Txontxongilo (Oberena), Neskadantza (Alai Gazteak), Sorgindantza (Amaiur), Matelota (Oberena), Xoxodantza (Oberena), Elziegoko dantzak (Amaiur), Zapatagindantza (Oberena). *
Amaitzeko Txulalai dantzatuko dute eta gero Jota eta Porrusalda nahi duenak dantza ditzan.
14:15 Bazkaria txikiendako.
15:30 Jolasak

17:00 Dantzaldia fanfarrearekin
18:00ak aldera Jaiaren amaiera

*Ziurrenik dantza gehiago izanen dira, baina oraindik baieztatzeke dago.


LAGUNTZAILEAK/COLABORADORES:
KAIKU eta COCA COLA


Todo listo para el domingo!

Este domingo 20 de abril se celebrará el Dantzari Ttikien Jaia. Excepto cosas de última hora, todo está preparado para recibir a los 200 dantzari txikis que participarán en este gran día. Los grupos de txikis Amaiur, Axular, Jaso eta Alai Gazteak bailarán junto a Oberenarekin en una fiesta con un completo programa de todo el día. Los dantzaris más txikis de Iruñea nos juntaremos bajo el lema Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! (Paso a paso, pika eta ebats ¡bamos a bailar!) y si en caso de que salga bien Oberena Dantza Taldea piensa en la posiblidad de repetir esta fiesta el año que viene. El objetivo de este acto es que los txikis de Pamplona tengan una actuación más, puesto que suelen tener problemas para salir a la calle a bailar y para que puedan disfrutar con la dantza. Nos comentaba Irune que «es interesante que los niños y niñas tengan relación con gente que como ellos quieren las danzas de su tierra y que el objetivo más importante será el de pasárselo de primera.»

El programa de todo el día contiene música, dantza, juegos y una comida popular junto a un desfile que se efectuará por las calles de Arrosadia:

10:30 Bienvenida a los grupos en la puerta de Oberena.
11:00 Kalejira txiki por Arrosadia.
12:00 Festival de danza en el polideportivo de Oberena. Se bailará lo siguiente:
Zangotzako jota (Axular), Imotzko eskudantza (Axular), Iribasko ingurutxoa (Alai Gazteak eta Oberena), Txontxongilo (Oberena), Neskadantza (Alai Gazteak), Sorgindantza (Amaiur), Matelota (Oberena), Xoxodantza (Oberena), Elziegoko dantzak (Amaiur), Zapatagindantza (Oberena). *
Amaitzeko Txulalai dantzatuko dute eta gero Jota eta Porrusalda nahi duenak dantza ditzan.
14:15 Comida para los txikis.
15:30 Juegos
17:00 Baile con la fanfarre
18:00 más o menos, fin de la fiesta.

*Puede que sean más danzas, pero está aun por confirmar.


2008/04/04

Dantzari Ttikien Festa

Dantzatzera goaz!

Oberena dantza taldeak dantzari txikiendako besta bat ospatzekotan da. Iruñeko taldeek ez dute karrikara ateratzeko aukera askorik eta bertako dantzari txikiendako besta bat antolatzeko tenorea zelakoan, Oberenak berau antolatzea erabaki du. Beraz, hilaren 20an (igandea) hiriburuko dantzari txikienek dantzaz gozatzeko aukera izanen dute. Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! lelopean, goizaldeko 11ak aldera hasiko da besta. Desfiletxo baten ostean Oberena Kirol Elkartean sartuko gara denok goizeko ekitaldiari hasiera emateko. Orotara 6 talde ibiliko dira dantzan ordu betez. Honen ostean bazkaria izanen dute txikiek eta arratsaldean, eguna borobiltzeko, jolasak eta dantzaldia izanen dugu.
Laster izanen duzue berri gehiago irakurtzerik.