Bihar, Irailak 30, ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna Arabako hiriburuan. Urtero bezenaz herrialde guzietako ordezkariek parte hartuko dute EDBk antolaturiko festa honetan. Nafarroaren ordezkariak Basakaitz, Larratz, Txori Zuri eta Oberena izanen dira eta goizeko ekitaldian Monteagudoko dancea eskeiniko dute. Arratsaldean erromeriarekin gozatzeko aukera izanen dute dantzari guztiek.

Goizeko Ekitaldia/Acto de la Mañana:
ordua: 12:00 lekua: astronomoen futbol zelaian.
Hauek dira herrialde bakoitzak dantzatuko dituen dantzak:
Araba: Uruñuela eta Mendiko
Bizkaia: Gorulariak (domingiluarena eta arku-dantza)
Gipuzkoa: Jorrai-dantza, soinu zaharra eta Agurra
Nafarroa: Monteagudoko dancea
Lapurdi: Kaskarot martxa, Makil ttiki berria, Bettiren fandangoa, soka-dantza
Nafarroa Beherea: Kabalkada, Euskaldunak, Sorginak, Kontra-dantza, Kabalkada
Zuberoa: Barrikada haustea, Ostalertsa, Gabota, Godalet-dantza, Martxa
No hay comentarios:
Publicar un comentario