Gure berri izateko, jo webgune berrira

2008/12/27

Horra, horra gure Olentzero!

Eguberrietako oporrak hasi dira eta urtero bezala, Oberena dantza taldeak Azpilagaña eta Iruñeko Olentzero kalejiretan parte hartu zuen abenduaren 23an eta 24ean hurrenez-hurren. 24an gainera, azken urteotan tradizio bilakatu den "Mesias Sarritan" dantzatu zuten taldeko zazpi mutilek Oberena Kirol Elkartean. Aurten gainera, nobedadeak izan dira: arratsaldeko zortzietan dantzatu beharrean, 17:30ean dantzatu zen eta bertaratutakoek txokolate bero-beroaz gozatzeko parada izan zuten.
Honenbestez amaitutzat ematen dugu urtea eta bertan den 2009an aurten bezala jarraitzea besterik ezin dugu eskatu, izan ere, urte ona izan baita taldearendako. Txikiendako jaia ospatu genuen lehen aldiz maiatzean, zarzuela batean parte hartu genuen ere lehendabizikoz (La Bruja), Barakaldon eta Naxeran ibili ginen dantza emanaldi bereziak eskeintzen, Goizuetan ezohiko dantzaldia izan genuen bertsolariak lagun izan baikenituen, urtero egin ohi dugun kanpaldia ere primeran atera zen eta Alemaniara eskapadatxo bat egiteko aukera ere izan genuen.
Amaitzeko, gurekin egon zareten orori eskerrak ematea besterik ez zaigu falta. Bai herriz-herri jarraitu gaituzuenoi, bai gurekin lanean jardun duzuenoi, bai eta blog honen bidez jarraitzen gaituzuen orori ere.


Mila esker eta eguberri zoriontsuak igaro!
URTE BERRI ON!

No hay comentarios: