Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte izan zen ekitaldi ezberdinez gozatzeko parada Sakanan. Oberenako dantzari ttikiek Izurdiagan

Tripa beteta zutelarik, Irurtzunera abiatu ziren. Hodeiak belzten ari ziren minutuak pasa ahala eta ez zirudien eguraldiak ekitaldi nagusia errespetatuko zuenik. Hala ere, kalejiran joan ziren bertaratutako 21 taldeak herriko enparantzara.
Enparantzan haurrak sartu ezinik zebiltzan. Armailak ere beterik. Izugarria zen dena eta giroa aparta. Denek bat

Ekitaldia bertan behera geratu zenez, arropaz aldatu eta bazkaltzera abiatu ziren dantzariak. Giro bikainean jan zituzten makarroiak. Gero gurasoen txanda zen, beraz, 15:30tako alde egin behar izan zuten frontoitik. Segituan garbitu zituzten mahaiak eta gurasoen txanda heldu zen. Frontoia jendez lepo zegoen, giroa ezinhobea eta bazkalondoan kanturen bat aditzen ahal zen. Hala ere, Oskorriren aktuaziora inork ez zuen hutsik egin nahi, beraz, koparen ondoan guraso oro enparantzara joan zen. Frontoitik ateratzean begiak itxi behar izan zituen batek baino gehiagok, eguzkiak gogor jotzen baitzuen.
Hasi zen bada kantuan Oskorri eta jendez beteriko plaza dantzan. Ttiki zein nagusiak, denak elkarrekin, dantzan, kantuan, giro onean. Horrela behar dute izan dantzari eta dantzazaleak! Horrela behar du izan herri batek!
Arestian aipatu bezala, primerako eguna izan zen maiatzare
Orain heldu den Dantzari Txiki Egunaren esperoan gelditzea besterik ez zaigu falta. Eta bien bitartean, gure ohiko lanari ekitea. Larunbatean Azpilagañako bestetan dantzatuko gara dantzari ttiki eta nagusiak, beraz, egun hau gogoan, datozenei heldu besterik ez dugu.
Dantzari eguneko argazkiak ikusteko, sartu hemen.
NafDTxE egunkarietan/ NafDTxE en los periódicos:
Guaixe
Diario de Noticias
No hay comentarios:
Publicar un comentario