Gure berri izateko, jo webgune berrira

2009/12/31

2010eko Maskaradak

Urteko hondarreko orduak ditugu, hondarreko minutu eta segundoak. Guk baina ez dugu minutu ez segundurik galdu nahi heldu den urtean pentsatzen hasteko eta argi dago, urtearen hasieran huts egin ezinezko zita dugu Zuberoan. Aurtengo maskaradak Larraineko gazteek antolatuko dituzte eta beheiti parada duzue maskada egutegia ikusteko. Urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 18ra arte ibiliko dira larraintarrak kantu eta dantzan.

  • Urtarrilak 17, igandea: Larraine*
  • Urtarrilak 24, igandea: Ligi
  • Urtarrilak 31, igandea: Atharratze
  • Otsailak 7, igandea: Eskiula
  • Otsailak 14, igandea: Muskildi
  • Otsailak 21, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 7, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 14, igandea: Altzai*
  • Martxoak 21, igandea: Santa Grazi
  • Martxoak 28, igandea: Aloze
  • Apirilak 4, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 11, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 18, igandea: Gamere
  • Apirilak 25, igandea: Larraine
Otsailaren 28an ez da maskaradarik izanen, Basaburuko inauteriak baitira asteburu horretan.  Bestalde, dantzan.com-ek jakinarazi duenez, urtarrilaren 10ean (Larrainen) eta martxoaren 14ean (Altzai) asmoa dute barrikadak eta emanaldi nagusia segidan egiteko, tarteko bazkaria alde batera utziz.

Iturria:
dantzan.com




2 comentarios:

Anónimo dijo...

iujuuu

Anónimo dijo...

Atzeratu egin da lehendabizikoa elurra dela eta. Beraz, aste hontan Larañen emanen dute maskarada.