Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/01/14

2010eko Ihauteriak

Inauteriak hasi dira jada. Beskoitzen, adibidez, joan den asteburuan atera ziren kottilungorriak eta kaskarotak. Asteburu honetan, berriz, Uitzin eta Eratsunen jantziko dituzte mozorroak eta joan den astean elurra zela eta bertan behera geratu ziren maskaradek ere izanen dute abiapuntua. Hemendik aitzina, beraz, Euskal Herriko txoko guzietan izanen da besta giroaz gozatzeko parada. Aurten otsailaren 11an izanen da ortzegun gizena eta otsailaren 16an inaute asteartea. Berriak argitaraturiko inauteri egutegia beheti duzue.

Ya han comenzado los carnavales. En Beskoitze por ejemplo kottilungorriak y kaskarotak salieron el fin de semana pasado. Éste serán las vecinas y vecinos de Uitzi y Eratsun los que se pongan el disfraz y arrancarán las mascaradas en Larraine tras haber sido aplazadas por la nieve. Las próximas semanas todas las localidades de Euskal Herria acogerán el ambiente festivo de estas fechas. El 11 de enero será el jueves gordo y el 16 el martes de carnaval. Para ver el calendario de carnaval preparado por Berria sigue leyendo.

   Inauteri egutegia (berria):
  • Urtarrilak 9. Kaskarotak, Beskoitzen.
  • Urtarrilak 17. Larrainen hasiko dira Maskaradak.
  • Otsailak 1. Zubietako joaldunak Iturenera joanen dira.
  • Otsailak 2. Iturengo joaldunak Zubietara joanen dira.
  • Otsailak 5. Santibate, Donibane Garazin.
  • Otsailak 6. Kaldereroak Donostian eta Tolosan; puska biltzea Lizartzan; koko-eskea eta koko-dantzak Eibarren.
  • Otsailak 7. Inude eta artzainak Donostian; Libertimendua Donapaleun.
  • Otsailak 11, Ostegun Gizena. Inauteriak Tolosan.
  • Otsailak 12, Ostiral Mehea. Kaldereroak Eibarren.
  • Otsailak 13, Inaute larunbata. Leziagako sorgina, Laudion; zarramuskeroak, Cintruenigon; porreroa eta sorgina,Agurainen.
  • Otsailak 14, Inaute igandea. Markitos Zalduondon; mamuxarroak Unanuan; zarramuskeroak Cintruenigon; inauteak Luzaiden; txantxoak Abaltzisketan; talaik Amezketan; atorrak Mundakan; Libertimendua Donibane Garazin; Atorrak Mundakan; inude eta artzainak Beran; zaku zaharrak Lesakan; txino dantza Aretxabaletan.
  • Otsailak 15, Astelenita. Talaik Amezketan; zingar arrautze eskea Beran.
  • Otsailak 16, Asteartita. Miel Otxin Lantzen; Altsasun momotxorroak; mamuxarroak Unanuan; Kaskaboboak eta maskaritak Agoitzen; Hartza Uztaritzen eta Arizkunen; Estudiantina Lekeition; Toribio Kanpezun.
  •  Otsailak 17, Hausterre eguna. Sardina erretzea Tolosan.

Informazio gehiago Berrian
eta Dantzan.com webgunean

No hay comentarios: