Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/03/12

Dantzari Ttikien II. Jaia

Dantzari Ttikien Jaiaren bigarren edizioa ospatuko du Oberenak udaberrian. Bost talde bildu nahi dituzte egun osoko programaz goza dezaten.
Oberena celebrará la segunda edición de Dantzari Ttikien Jaia en primavera. La intención es reunir 5 grupos para disfrutar de un día entero de actividades.

Aurten ere Dantzari Ttikien Jaia prestatuko du Oberena dantza taldeak. Oraingoz data finkorik ez badago ere, apirila hondarrean zein maiatza hasieran izanen da jaialdiaren bigarren edizioa. Joan zen edizioaren antzeko eguna prestatu nahi du Oberena dantza taldeak. Orduan bezala, kalejira eginen da auzoan zehar eta horren ondotik ekitaldi nagusia izanen da Oberena Kirol Elkartean bertan. Bazkariaz gozatzeko parada ere izanen dute haurrek eta hondarrekoz jolasak izanen dituzte eguna ongi amaitzeko.

Dantzari Ttikien Jaia, 2008. urtean hasi zen proiektua da. Dantzari ttikien emanaldi kopuru urriarekin kezkaturik, zerbait egin beharra zegoela iduritu zitzaien. Taldeko ttikien begiraleek diotenez, "emanaldiak behar ziren, eta ttikiek goza zezaten, besta egun bat prestatzea pentsatu genuen". Honela abiatu zen bada Dantzari Ttikien Jaia. “Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz!” lelopean, bost talde bildu ziren Oberena Kirol Elkartean. Arrosadia auzoan barna kalejiratxo bat egin ondoan, elkarteko instalazioetan ekitaldi nagusia burutu zen. Gero bazkariaz gozatu zuten haurrek eta hondarrekoz fanfarrearen doinuekin dantzan ibili ziren, oraingoan publikorik gabe. Oberena dantza taldeak bi urtean behin antolatzen duen besta dugu hau eta edizio bakoitzean talde ezberdinak gonbidatu nahi dituzte.


Este año también el grupo de dantza Oberena organizará Dantzari Ttikien Jaia (Fiesta de los y las Dantzaris Txikis). Todavía no hay fecha fijada para esta segunda edición, pero será a finales de abril o principios de mayo. El grupo quiere preparar un día parecido al de la anterior edición. Como entonces, se hará una kalejira por el barrio y después tendrá lugar el acto central en las instalaciones del Club Deportivo Oberena. Los txikis también podrán disfrutar de una comida y para terminar tebdrán juegos para pasar una buena tarde.
Dantzari Ttikien Jaia es un proiecto que comenzó en 2008. Preocupados por el número reducido de actuaciones de txikis, el grupo creyó conveniente hacer algo. Los y las monitoras del grupo explican: “necesitábamos actuaciones y pensamos hacer una fiesta para que los txikis disfrutaran”. Hasí comenzo este día que celebrará este año su segunda edición. Bajo el lema “Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz!” se reunieron cinco grupos en el Club Deportivo Oberena. Tras una kalejira por Arrosadia, tubo lugar el acto central en las instalaciones del club. Después los txikis disfrutaron de la comida y para terminar el día bailaron al son de la música de la fanfarre, esta vez sin público. Esta fiesta la organiza el grupo de dantza Oberena una vez cada dos años y en cada edición quieren invitar a grupos diferentes.
 

No hay comentarios: