Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/05/09

Gerorantza goaz

Burutu da Dantzari Ttikien II. Jaiko Ekitaldi Nagusia. Ongi etorri diskurtsoan, gure folklorearen biziraupenerako ttikiek duten garrantzia azpimarratu da. "Gerorantza goaz, gero ere dantza egon dadin!"
Ha terminado el acto central de Dantzari Ttikien II. Jaia. En el discurso de bienvenida se ha recalcado lo importante que son los txikis a la hora de guardar nuestro folclore.


Felisa Munarriz enparantzan emanaldi ttikia egin ondoren, Oberena Kirol Elkartera abiatu dira dantzari ttikiak. Bertan, 13:00etarako hamar minutu falta zirelarik, Ekitaldi Nagusia hasi da. Hasieran ongietorria eman zaie Elordi, San Fermin Ikastola eta Salleko dantza taldeei. Eskerrak ere eman zaizkie haien parte-hartzearengatik eta baita Oberena Kirol Elkarteari zein lanean ibili diren bolondresei. Aurten, baina,  euskal dantzen biziraupenean ttikien rola azpimarratu nahi izan dute. "Zuek (ttikiak) zarete etorkizuna, zuek duzue gure herriko kultura bizirik mantentzeko giltza". Lemari ere erreferentzia egin diote: "gerorantza goaz gero ere dantza egon dadin". Hitzon ondoan dantzak etorri dira, agurrarekin hasi eta txontxongillorekin akitu delarik. Orain arropa aldatzen ari dira bazkaltzera joateko. Minutu gutxi barru izanen dute bazkaria mahai gainean. Egunaren hondarrean jolasak izanen dituzte haien gozagarri.


Tras la actuación de la plaza Felisa Munarriz, los txikis han cogido el camino a Oberena. Solo quedaban diez minutos para las 13 horas cuando ha comenzado el Acto Central. Para comenzar se les ha dado la bienvenida a los grupos Elordi, San Fermin Ikastola y Salleko. También se les ha dado las gracias por su asistencia, al igual que al Club Deportivo Oberena y a todas y todos los que han colaborado en esta fiesta de alguna manera. Después en el discurso de bienvenida se ha querido destacar el trabajo de los txikis y su importancia a la hora de conservar nuestro folclore. “Vosotros soys el futuro, vosotras tenéis la llave para que nuestro folclore viva. Vuestras ganas y esfuerzos son indispensables en este camino para que mañana sigamos teniendo dantza”. Después han comenzado a bailar con el aurresku de Lekeitio y han terminado la actuación con txontxongilo. Ahora están preparadas/os para comer y al final del día tendrán juegos.

No hay comentarios: