Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/06/03

Arrosadiako Jaiak '10

Arrosadiako bestak bihar hasiko dira txosnen irekierarekin. Lau eguneko egitarau oparoaren barnean, Oberena dantza taldearen emanaldia larunbaterako aurreikusirik dago.
Mañana comenzarán las fiestas de Arrosadia con un programa completo para cuatro días. En él se encuentra la actuación del grupo de dantza Oberena del sábado.

Txosnen irekierarekin emanen zaio hasiera Arrosadiako bestei. Dena-den, txupina ostiralean botako dute eta jarraian Arrosadiako Ttunttuna dantzatuko dute bizilagunek. Felisa Munarriz enparantzan izanen da txupinazoa 20:00ak aldera eta handik bestagunera (Ilargienea parkean) abiatuko dira kalejiran maiordomoak eta gainontzeko bizilagunak ere. Behin Ilargieneara helduta, auzoko dantza plazaratuko da, nahi duenak parte hartzerik izanen duelarik. 
Larunbatean, berriz, Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du auzoan barna. Goizeko 11etan kalejiran ibiliko dira dantzariak (nagusiak zein ttikiak) han eta hemen dantzatuz. Hondarreko dantza erakustaldia Bestagunean izanen da. Gero Jai Batzordeak bazkaltzera gonbidatu ditu taldeko kideak, indarrak berreskura ditzaten.
Arrosadiako Ttunttuna 2006. urtean
Bihar osteguna, berriz, dantza berezi batzuk prestatu dituzte txosna irekierarako. Hauek ez dituzte Oberena dantza taldeak plazaratuko, baina bertako kide batzuek ere parte hartuko dute.

Las fiestas de Arrosadía comenzarán mañana con la apertura de las txoznas. Aun así, el cohete se tirará el viernes y seguidamente comenzará el Ttunttun de Arrosadia. El chupinazo será sobre las 20:00 en la plaza Felisa Munarriz y después las vecinas y vecinos irán en kalejira hasta el recinto de fiestas (en el parque Ilargienea) para disfrutar con el baile del barrio. Cualquiera se podrá sumar a mover los pies.
El sábado será el turno de Oberena y pasarán la mañana bailando por las calles del barrio. Mayores y txikis comenzarán a las 11 de la mañana y la última actuación será en el recinto de fiestas. Después tocará recuperar fuerzas con la comida a la que les ha invitado la Comisión de Fiestas.
Mañana jueves, habrá una actuación diferente de dantza en la apertura de las txoznas. Estas no serán interpretadas por Oberena, pero si que participarán entre otros miembros de nuestro grupo.

No hay comentarios: