Cristina Pascualena izanen da Oberena dantza taldeko ordezkari berria. Lehendabizikoz emakumea izanen da, eta hiru kideko taldea osatu du gidaritza lanean lagun dezaten.
Cristina Pascualena será la primera delegada del grupo de dantza Oberena. Tendrá la ayuda de tres personas a la hora de gestionar el grupo.
4 urte dira Javier Tubiak Oberena dantza taldearen zuzendaritza lana hartu zuenetik eta orain aldaketarako tenorea da. Lehendabizikoz emakumea izanen da eta taldeko kidea: Cristina Pascualena izanen da taldeko ordezkari berria uztailaren 6tik aitzina. Cristinak urte aunitz darama dantza taldean. Ttikia zelarik hasi zen bertan eta ordutik hainbat ardura hartu ditu bere gain. Dantzari ttikiei dantzan irakatsi die, neska nagusien taldea gidatu du eta orain ardurarik gorena hartzeko prest dago. Dena-den, ez da bakarrik izanen, taldeko beste hiru kide izanen baititu lagun.

No hay comentarios:
Publicar un comentario