Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/06/10

Tonbola

Tonbola martxan, San Ferminak gertu ditugun seinale. Bihar, ostirala, Oberena dantza taldeko ttikiek besta giroa sortuko dute bertan.
La tómbola está montada, con lo cual, queda poquico para los San Fermines. Mañana los dantzari txikis de Oberena pondrán la nota de fiesta en el Paseo Sarasate.

San Fermin usaia dario Iruñeari. Entzierroko hesia paraturik eta Tonbola martxan, txupinazoak zeruan eztanda egitea baizik ez da geratzen. Bihar, besta giroa berotzeko, Oberena dantza taldeko ttikiek Tonbolan eskeiniko dute emanaldia. Neska-dantza, Berako makildantza, polka pik, Baztango eskudantza, Lantzeko zortzikoa, txulalai, txontxongilo eta gorularien arkudantza izanen ditu ikusgai bertaratzen den orok.
2007ko emanaldia tonbolan
Larunbatean atseden hartzea dagokie txikiei, izan ere, igandean berriz ere dantzan ibiliko baitira. Goizeko 8:30ean ateriko dira Sestaora bidean. Bertan XXV Umeen Euskal Jaian parte hartuko dute urtero egiten duten gisan.

El ambiente a San Fermines es palpable en las calles de Iruña. El vallado del encierro está montado y la Tómbola en marcha, así que no queda más que suene el estallido del chupinazo. Mañana, los txikis de Oberena contribuirán a ese ambiente festivo con la actuación de la Tómbola. Quien se acerque podrá disfrutar de Neska-dantza, Berako makildantza, polka pik, Baztango eskudantza, Lantzeko zortzikoa, txulalai, txontxongilo y gorularien arkudantza. 
El sábado tocará retomar fuerzas, puesto que el domingo partirán a las 8:30 de la mañana hacia Sestao. Allí participarán en la XXV Umeen Euskal Jaia como todos los años.

No hay comentarios: