Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/09/05

akitu da kanpaldia

Guraso, ttiki eta begirale oro elkartu dira gaur Belaten elkarrekin bazkaldu eta 2010eko kanpaldiari amaiera emateko. Lau egun hauen ondotik, deskantsatzeko tenorea heldu da.
Ya ha finalizado el campamento del 2010 con la comida que ha reunido a madres y padres, txikis y monitoras/es en Belate. Ahora toca descansar de estos intensos cuatro días.

Aurtengoz aski da, akitu da 2010eko kanpaldia urteroko gisan: guraso, ttiki eta begiraleak elkartu dituen bazkariarekin alegia. Lau egunez iraun du kanpaldiak eta izugarri ongi pasa dute guziek. Ostegunean Zugarramurdiko lezeak eta sorginen museoa bisitatu zuten. Ostirala mendira joateko eguna izan zen eta arratsaldean herri kirolekin eta tailerrekin gozatu zuten. Gauez begiraleen bila aritu ziren Kortarixar aterpetxearen gibeleko mendian. Beldurra, zirrara eta oihuak izan ziren gaueko protagonistak. Nicanor prailea eta guzi agertu zitzaien jeistera zihoazelarik. Larunbatean gynkana erraldoiaren txanda izan zen, Irurita eta Lekarotzeko karriketan barna ibili ziren ttikiak hondarreko pistaren bila. Batzuk hagitz nekaturik, besteak erretxindurik eta irauzleak kontent. Bazkaria behinik behin aski gustora hartu zuten denek. Goizekoa gutti balitz, arratsaldean parolinpiadak izan ziren Elizondoko pilotalekuan. Euskal Herria, Mendebaldeko Sahara, Eire eta Eskozia lehia bizian ibili ziren. Hondarrekotz Eire ateri zen garaile, baina Mendebaldeko Saharak (bigarrenak) jokalari ona galdu zuen bigarren frogan. Eskoziarrek brontzezko medaila eskuratu zuten eta bertakoek laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Eguna akitzeko talde bakoitzak hiru egunetan zehar prestaturiko antzezlanak zein koreografiak taularatu zituzten Kortarixarren eta musikarik onenaren erritmoarekin dantzan ibili ziren gaueko ordu ttikiak arte. Gaur goizean antzararen jokoa izan dute Elizondon eta kanpaldiari amaiera emateko, arestian aipatu bazkaria izan dute guziek gozagarri. Kanpaldi bikaina beraz aurtengoa eta orain, heldu den urtean pentsatzen ibiliko dira aunitz. Eskerrak eman nahi dizkiegu Kortarixarri, hagitz ongi ibili baikara aterpetxean. Esker mile aunitz!


Esto ha sido todo, ha terminado el campamento de 2010 como todos los años reuniendo a las madres y padres, txikis y monitoras/es para disfrutar de la comida. El campamento ha durado 4 días y todas y todos lo han pasado en grande. El jueves visitaron las cuevas y el museo de las brujas de Zugarramurdi. El viernes fue el día de andar por el monte y a la tarde disfrutaron de los herri kirolak y talleres. Por la noche estuvieron buscando a los monitores por el monte de detrás de Kortarixar. El miedo, la emoción y los gritos fueron los protagonistas en una velada en la que el fraile Nicanor apareció entre los árboles. El sábado tocaba gynkana gigante por las calles de Irurita y Lekaroz. Por si fuera poco lo de la mañana, a la tarde comenzaron las paraolimpiadas en el frontón de Elizondo. Euskal Herria, Sahara Occidental, Irlanda y Escocia disputaron la medalla de oro, pero solo un equipo alcanzo la gloria: Irlanda. Pero todo hay que decirlo, Sahara Occidental (segundos) perdió a un buen jugadores en la segunda prueba. Los escoceses obtuvieron la medalla de bronce y los de casa tuvieron que conformarse con el cuarto puesto. Para finalizar el día cada grupo expuso el teatro y/o coreografía que había preparado durante los días anteriores en Kortarixar. Después la mejor música consiguió que hasta los pies más txikis no pararan de bailar hasta tarde. Esta mañana han jugado el juego de la oca den Elizondo y para terminar el campamento, la ya mencionada comida. Por lo tanto el campamento ha sido perfecto, y ahora toca pensar en el del año que viene. Desde aquí queremos agradecer a Kortarixar, puesto que hemos andado fenomenal en el albergue. Esker mile aunitz!

No hay comentarios: