Gure berri izateko, jo webgune berrira

2011/01/05

2011ko Maskaradak

Aurtengo maskaraden datak heldu zaizkigu. Inauterietan pentsatzen hasteko tenorea?
Aquí las fechas de las maskaradas de este año. ¿Habrá que empezar a pensar en los carnavales?

Urte berria heldu da eta urteroko berriak ere hemen ditugu. Inauteriak urrun izanen dira batzuendako, gertu besteendako. Dena-den, eta planak denborarekin eta patxadaz egitea gustuko dutenendako, hemen dira aurtengo maskaraden datak. Lasartikok txukun bidali dizkigu egutegian gorriz markatzeko egunak.
Aurten Santa Graziko gazteak ibiliko dira herriz-herri maskarada antzezten. Usadio denez, haien herrian hasi eta akituko dute, otsailaren 6an eta maiatzaren 15ean hurrenez hurren. Inoiz baino beranduago datoz aurten maskaradak, baina inoiz baino beranduago akituko dira ere.

  • Otsailak 6, igandea: Santa Grazi
  • Otsailak 13, igandea: Altzai
  • Otsailak 27, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 6, igandea: Atharratze
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 13, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 20, igandea: Iruri
  • Martxoak 27, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 3, igandea: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Hoki
  • Apirilak 17, igandea: Altzürükü
  • Apirilak 24, igandea: Barkoxe
  • Maiatzak 1, igandea: Larraine
  • Maiatzak 8, igandea: Gamere-Zihiga
  • Maiatzak 15, igandea: Santa Grazi

No hay comentarios: