Gure berri izateko, jo webgune berrira

2012/02/23

'Plazarik-plaza' ikusgarria eskeiniko du Oberenak martxoaren 3an

Oberena dantza taldeak dantza eta musika ikusgarria prestatu du martxoaren 3rako. 70. urteurrena ospatzeko hondar ekitaldia izanen da.
Oberena dantza taldea ha preparado un espectáculo de música y dantza para el 3 de marzo. Será el último acto conmemorativo del 70 aniversario.

Plazarik-plaza. Hori da Oberena dantza taldearen hondar ikusgarriaren izenburua. Martxoaren 3an eskeiniko du Artikako Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. 70. urteurreneko ekitaldietan azkena izanen da. Euskal Herriko hainbat dantza eta kanta uztartuko dira ikusgarri honetan. Gainera, Oberena dantza taldearen errepertorioan berriak diren dantzak eta kantuak ere eskainiko ditu. Besteak beste, Irradaka eta Betteluren Fandangoa.
Sarrerak aurretiaz erosteko aukera egonen da heldu den astean. Otsailaren 29tik (asteazkena) martxoaren 2ra (ostirala) Oberena Kirol Elkartean salduko dira txartelak, 18:00etatik 20:00etara. Bestalde, egunean berean Artikako Kultur Etxeko txartel-leihatilan ere eros daitezke. 5 euro balio du sarrera bakoitzak.
70 urte bete zituen Oberena dantza taldeak 2011. urtean. Horren kariaz, hainbat ekimen antolatu ziren. Lizarren Doinua ikusgarria, kamisetak, eta Oberenako Dantzarien Egun berezia. Plazarik-plaza ikusgarria ere 2011. urtean egitekoa zen, baina tokiarekin hainbat arazo izan ondotik, 2012. urtera atzeratu behar izan dute.
Plazarik-plaza ikusgarriaren kartela
Plazarik-plaza. Así se titula el nuevo espectáculo de Oberena dantza taldea. Se estrenará el 3 de marzo en la Casa de Cultura de Artika a las 19:00 de la tarde. Este será el último acto previsto para celebrar el 70 aniversario del grupo de dantza. En este espectáculo el espectador podrá disfrutar de diferentes músicas y danzas de Euskal Herria. Además, Oberena estrenará melodías y danzas nuevas en su repertorio; por ejemplo Irradaka y Betteluren Fandangoa.
Las entradas se podrán adquirir con antelación en el Club Deportivo Oberena desde el 29 de febrero (miércoles) hasta el 2 de marzo (viernes) de 18:00 a 20:00. Por otra parte, el mismo día del espectáculo habrá entradas disponibles en la taquilla de la Casa de Cultura de Artika.
Oberena dantza taldea cumplió 70 años en 2011 y preparó diferentes actividades para celebrarlo: el teatro Lizarren Doinua, camisetas y un Día del Dantzari de Oberena especial. El espectáculo Plazarik-plaza también estaba previsto estrenarlo en 2011, pero algunos problemas con el sitio lo han retrasado al año 2012.

No hay comentarios: