Gure berri izateko, jo webgune berrira

2012/05/11

Oberena peñaren eguna

Oberena peñaren eguna ospatuko da larunbatean, eta antolatutako ekitaldien artean Oberena dantza taldearen emanaldia dago. Iruñeko karriketan barna ibiliko dira gure dantzariak.
El sábado se celebra el día de la peña Oberena y entre los actos programados se encuentra la actuación de Oberena dantza taldea. Nuestros dantzaris harán una kalejira por el Casco Viejo.

Oberena peñaren egunean dantzatuko du Oberena dantza taldeak. Larunbatean izanen da, 18:30etatik aurrera abiatuko den kalejiran. Iruñeko Alde Zaharreko karriketan dantzatuko dute gure dantzariek peñako kideak lagun dituztela. Giroa alaitzeko ardura izanen du dantza taldeak, eta bukatzean merendua izanen dute Oberena peñan bertan.
Bestalde, ekitaldi gehiago izanen dira egunean zehar. Hamaiketakoarekin hasiko dute eguna, eta 12:00etan hondar urtean jaiotako haurrei zapi gorria oparituko diete. Ondotik tabernarik taberna ibiliko dira Iraunkorrak txarangarekin batera. Eguerdian elkartasun bazkaria izanen da peñan, eta ADANO minbizidun haurrak laguntzeko elkarteari "2012 Mandarra Solidarioa" emanen diote. Gauean ere izanen da girorik.
Oberenako dantzariak Garaioan egindako emanaldian

El grupo de dantza Oberena bailará en el día de la peña Oberena. Será este sábado, en la kalejira que comenzará a partir de las 18:30. Nuestros dantzaris bailarán por las calles del Casco Viejo acompañados de los miembros de la peña. Así pues, Oberena dantza taldea se encargará de poner buen ambiente en un día importante para la peña. Al terminar la actuación los dantzaris tendrán una merienda.
Pero eso no será el único acto programado para el sábado. Los peñeros comenzarán el día con un almuerzo, y después entregarán los pañuelicos rojos a las y los niños nacidos en el último año. Eso será a las 12:00 y luego tendrá lugar una kalejira de bar en bar con la txaranga Iraunkorrak. Al mediodía toca comer, pero será una comida solidaria en la que se le entregará "la Mandarra Solidaria 2012" a la asociación de ayuda a niños con cáncer ADANO. A la noche también habrá tiempo para disfrutar para el que aguante.

No hay comentarios: