Gure berri izateko, jo webgune berrira

2013/03/04

Azkenengoa Limosen izanen da

Asteburu honetan Okzitaniara joanen dira Oberena dantza taldeko kideak Ardanbera fanfarrearekin batera. Bertako inauteri jaialdian parte hartuko dute, eta Lantzeko pertsonaiak karrikaratuko dituzte 2010. urtean egin bezala.
Este fin de semana Oberena dantza taldea viajará a Occitania junto a la fanfarre Ardanbera. Participarán en el festival de carnavales que se celebra en Limós y serán los encargados de ofrecer el carnaval de Lantz.

Oberena dantza taldean inauteri gogoz geratu direla iduri du. Asteburu honetan bisa eskainiko dute, azkenengo inauteria: Lantzekoa. Euskal Herritik kanpo, baina, Okzitaniako Limós hirian (Limoux frantsesez) karrikaratuko baitituzte Miel Otxin, Ziripot, Zaldikoa, Txatxoak eta Ferratzaileak. 2010. urtean egin zuten moduan, Ardanbera fanfarrearekin batera joanen dira mundu osoko inauterien topaketan parte hartzera.
Limosen inauteriek luze jotzen dute, aurten urtarrilaren 6an hasi ziren eta martxoaren 17an bukatuko dira. Arrazoiarekin diote munduko inauteririk luzeenak direla. Egun horietarako prestatu duten egitarau zabalaren baitan, martxoaren 9an mundu osoko inauteriak biltzen dituen kalejira antolatu dute. Euskal Herritik bi talde joanen dira aurten: Altsasuko momotxorroak eta Iruñeko Oberena dantza taldea Lantzeko inauteria plazaratzera.
Larunbateko kalejira 14:00etan hasiko da, eta Lantzeko inauteriaz gainera, Euskal Herriko hainbat dantza ere plazaratuko dituzte Oberenako dantzariek eginen diren geldialdietan. Kalejiraren hondarrean, talde bakoitzak emanaldi tiki bat egin beharko du eszenatokiaren gainean. Miel Otxinen epaiketa eginen dute Oberenakoek,  eta bukatzeko Lantzeko Zortzikoa dantzatuko dute bere inguruan. Igandean bertan Iruñera itzuliko dira dantzariak.

Iazko argazki sorta ikusi.

Oberenako dantzariak Limoseko karriketan 2010. urtean

En Oberena dantza taldea parece que se han quedado con ganas de carnaval, así que este fin de semanan ofrecerán el bis, el último: el carnaval de Lantz. Pero no será en casa, puesto que se irán hasta Occitania, a la ciudad de Limós (Limoux en francés), en donde reaparecerán Miel Otxin, Zaldiko, Ziripot, los Txatxoak y Ferratzaileak. Como hicieron en el año 2010, participarán junto a la fanfarre Ardanbera en el festival que reúne carnavales de todo el Mundo.
Los carnavales de Limós son largos. Este año se celebran desde el 6 de Enero hasta el 17 de Marzo, así que, con razón los llaman los carnavales más largos del Mundo. Dentro del programa amplio que abarca todos esos días, el 9 de Marzo han organizado un desfile con diferentes carnavales de todo el globo. De Euskal Herria irán dos grupos: por un lado los Momotxorros de Altsasu y por otro los dantzaris de Oberena para escenificar el carnaval de Lantz.
La calejira del sábado comenzará a las 14:00 y a parte del carnaval de Lantz, también habrá ocasión de ver más dantzas de nuestra geografía en las paradas que se vayan efectuando en el recorrido. Para terminar, cada grupo deberá ofrecer una pequeña demostración en el escenario. Los dantzaris de Oberena juzgarán a Miel Otxin y bailarán el Zortziko al rededor de él. Tras un frenético fin de semana, el domingo al mediodía volverán a casa.

Galería de imágenes del año pasado.

No hay comentarios: