Gure berri izateko, jo webgune berrira

2014/09/12

Jarautan gora eta behera

Bihar Jarautako bestetan dantzatuko du Oberenak, eta arratsaldean Euskal Herria Hamaika Kolore taldeak antolatutako danbor martxan izanen dira dantzariak.
Mañana Oberena bailará en las fiestas de la calle Jarauta y por la tarde participará en la marcha de tambores organizada por Euskal Herria Hamaika Kolore.

Ez da gelditzeko tarterik izanen. Izan ere, Oberena dantza taldeko kideak kalera aterako dira bihar, bai goizean eta baita arratsaldean ere. Jarauta karrikako bestak ospatuko dituzte, eta haien baitan Oberenak emanaldia eskainiko du. Karrikan gora eta behera ibiliko dira euskal dantzak plazaratzen 12:00etatik aurrera. Horretaz gainera, hainbat jarduera izanen dira egun osoan.
Arratsaldean berriz, multikulturalismoaren aldeko aldarriak hartuko du Iruñeko Alde Zaharra. Euskal Herria Hamaika Kolore taldeak danbor martxa antolatu du, eta bertan izanen diren elkarte eta eragileen artean Oberena dantza taldea ere arituko da Zuberoako makildantza eta Baztango Maiak plazaratzen. Udaletxeko plazatik abiatuko da martxa, 18:30etan.

Jarautako eguna, iaz.
Mañana no habrá quien pare. No por lo menos en Oberena dantza taldea, puesto que tendrán que actuar tanto por la mañana como por la tarde. Se celebran las fiestas de la calle Jarauta y como es costumbre los últimos años, los dantzaris de Oberena inundarán la calle con danzas vascas. A partir de las 12:00 andarán calle arriba calle abajo.
Por la tarde la actuación tomará un tono reivindicativo a la vez que festivo a favor de la multiculturalidad. Será en la marcha de tambores organizada por Euskal Herria Hamaika Kolore que saldrá desde la plaza del Ayuntamiento a las 18:30. Oberena dantza taldea participará en ella y bailará Zuberoako makildantza y maiak de Baztan.

No hay comentarios: