Gure berri izateko, jo webgune berrira

2014/10/23

Nafarroako ordezkaritzarekin batera joanen da Oberena Oiartzunera

Aurtengo Euskal Herriko Dantzari Eguna Gipuzkoan izanen da igande honetan. Nafarroatik lau talde hurbilduko dira Iribasko ingurutxoa eta Tuterako jota dantzatzeko.
Este año el Euskal Herriko Dantzari Eguna será en Gipuzkoa este domingo. Desde Navarra acudirán cuatro grupos para intrepretar el ingurutxo de Iribas y la jota de Tudela.

Igandean ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna. Aurten Oiartzunen (Gipuzkoa) izanen da, eta Euskal Herri osoko taldeak bilduko ditu. Oberena dantza taldea Nafarroako ordezkaritzarekin batera joanen da: guztira lau talde. Iribasko ingurutxoa eta Tuterako jota izanen dira aurten ekitaldi nagusian plazaratuko dituzten dantzak. Eguna 11:00etan hasiko da, dantza taldeen kalejirarekin. Ordu baten buruan hasiko dira emanaldiak Done Eztebe eta Landetxe plazetan, eta ondoren bazkari herrikoia izanen da. Arratsaldean erromeria eskeiniko du Luhartz taldeak.
Aurreko egunetan ere
Euskal Herriko Dantzari Eguna ez da soilik egun bakarreko jarduera izanen. Gaur Euskal baserritarren jantzia hitzaldia emanen du Ramon Garcia Zabalegi 19:30ean. Larunbatean, berriz, dantzaldia eginen dute Done eztebe plazan 19:00etatik aurrera. Lartaun txistulari taldea arduratuko da musikaz.
Euskal Herriko Dantzari Eguna Atarrabian 2009. urtean.



El domingo se celebra el Euskal Herriko Dantzari Eguna. Este año será en Oiartzun (Gipuzkoa) y Oberena dantza taldea acudirá junto a la delegación de Navarra con otros tres grupos. En el acto central ofrecerán el ingurutxo de Iribas y la jota de Tudela. El día comenzará a las 11:00 con la kalejira de los grupos. Una hora después serán las actuaciones en las plazas Done Eztebe y Landetxe. Tras el acto central llegará la comida popular y por la tarde el grupo Luhartz ofrecerá una romería
Días previos
El dantzari eguna nacional no se ceñirá a un solo día. Hoy Ramón García Zabalegi ofrecerá una charla a partir de las 19:30 bajo el título Indumentaria popular. Por otra parte, el sábado los txistularis del grupo Lartaun ofrecerán bailables en la plaza Done Eztebe a partir de las 19:00. 

No hay comentarios: