Bertako Korosti taldeak gonbidatuta, beste behin ere Legazpiko Dantzari Txikien Egunean parte hartuko du Oberenak. Egun osoko irteera izanen da.
El grupo local Korosti ha invitado un año más a Oberena a participar en el Dantzari Txiki Eguna de Legazpi. Será una salida de todo el día.
Igandean Gipuzkoara joanen dira Oberena dantza taldeko tikiak. Legazpira, hain zuzen ere. Urtero bezala, bertako Korosti dantza taldearen gonbiteari jarraiki dantzatuko dute herrian. Egun osoko irteera izanen da: 11:00ak inguruan ailegatuko dira Legazpira, eta hamaiketakoa hartu ondotik, 11:45ean herrian barna dantzan arituko dira. 13:15ean talde guziak Euskal Herria plazan bilduko dira ikurrin dantza, agurra, zazpi jauzi, boastitzea eta makil txiki dantzatzeko.
Ondoren, bazkaria izanen dute tikiek eta begiraleek, eta lehenbizikoendako jolasak antolatu dituzte. Arratsaldean ere izanen da dantzarik: 17:30ean kalejira abiatuko da eta Euskal Herria plazan bukatuko da. Han banako, nesken arku dantza, txakarranko, makil joko, zahagi dantza, gipuzkoako zinta dantza, txulalai, fandangoa, arin-arina eta larrain dantza eginen dituzte. 18:45ak inguruan bukatuko da emanaldia, eta etxeratzeko tenorea izanen da.
Oberenako dantzariak Legazpin dantzan, iaz |
El domingo los txikis de Oberena dantza taldea acudirán a Gipuzkoa, a Legazpi concretamente. El grupo local Korosti los ha invitado un año más a participar en su Dantzari Txiki Eguna. Será una salida de todo el día: a las 11:00 llegarán al pueblo y tras almorzar saldrán en kalejira a las 11:45. Tras bailar por las calles de la localidad la marcha terminará en la plaza Euskal Herria donde se celebrará el acto central a las 13:15. Los grupos participantes bailarán ikurrin dantza, agurra, zazpi jauzi, boastitzea y makil txiki.
Después tanto txikis como monitores irán a comer y por la tarde los primeros tendrán juegos. Por la tarde también bailarán: a las 17:30 saldrá la kalejira y después se bailará en la plaza Euskal Herria. El repertorio será el siguiente:
nesken arku dantza, txakarranko, makil joko, zahagi dantza, gipuzkoako
zinta dantza, txulalai, fandangoa, arin-arina y el baile de la era. El acto terminará sobre las 18:45 y tocará volver a casa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario