Gure berri izateko, jo webgune berrira

2009/12/17

Dantzari Txikien Topaketa

Dantzari Txikien II. Topaketa ospatuko da igande hontan, hilaren 20an, Zizur Nagusian. Aurten 13 talde eta 600 dantzari txiki inguru bilduko dira karrikak euskal musika eta dantzez alaitzeko asmoz. 11:00etan hasiko da jaialdia, bi kalejirarekin, eta 13:00etan ekinen diote ekitaldi nagusiari Elordi enparantzan (Euria eginen balu pilotaleku handian). Oberena dantza taldeak opor aitzineko besta hontan parte hartuko du Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea) taldeekin batera.
Ekitaldi nagusian dantza hauek plazaratuko dira: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.




 La segunda Dantzari Txikien Topaketa se celebrará en Zizur Nagusia (Cizur Mayor) este domingo 20 de diciembre. 13 grupos y unos 600 dantzaris txikis se juntarán para alegrar las calles con música y danza de Euskal Herria. El festival comenzará a las 11:00 con dos kalejiras y el acto central tendrá lugar en la plaza Elordi a las 13:00 (si lloviese en el frontón grande).  Oberena dantza taldea participará junto a Elordi (Zizur Nagusia), Harizti (Barañain), Muthiko Alaiak (Iruñea), Eluntze (Mendilorri), Agoitz (Agoitz) Hulargi (Berriozar), Eguzki Eder (Antsoain), Jaso ikastola (Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin (Zizur Txiki), Larratz (Burlata) eta Iruña taldea (Iruñea).
En el acto central se bailará lo siguiente: Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.

Info+: NAFARDANTZA

2009/12/05

Folklore emanaldia

Hilaren 6an, Arribe Atalluko frontonan folklore emanaldia eskeiniko du Oberena dantza taldeak. Txalaparta doinuez, gure herriko dantzez, bertsoez eta euskal musikaz gozatzeko parada izanen du bertaratzen den orok. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta ordu bete inguru iraunen du. 

El 6 de diciembre, Oberena dantza taldea dará una actuación de folclore en la que se podrá disfrutar de txalaparta, dantza, bertso y musika de Euskal Herria. Comenzará a las 19:00 en el frontón del pueblo y durará aproximadamente una hora.

2009/11/26

Bi dantza gehiago errepertorioan

Bi dantza berri eskeiniko ditu Oberena dantza taldeak bere egun handian. Galdurik zuen Berako makildantza eta ikasi berri dituen Faltzesko dantzak taldeko errepertoriora gehitu ditu aurten eta abenduaren 3a, Oberenako dantzarien eguna, izanen da dantza hauek plazaratzeko aukeratu duten eguna.

El día del dantzari de Oberena servirá este año para sumar dos nuevas danzas al repertorio del grupo. Por una parte la makildantza de Bera, perdida en el grupo y recuperada aprovechando la ocasión, y por otra las danzas de Falces.

2009/11/16

Laguntasunaren 60. urteurrenean

Hilaren 28an Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du Barakaldon. Laguntasunak taldearen 60. urteurrena ospatzen ari den honetan, Clara Campoamor kulturetxean izanen gara dantzan. Emanaldi berezia prestatu dugu, zeinetan Nafarroako dantzak izanen baitira protagonista.


 Emanaldia iragartzeko kartela

El próximo 28 de noviembre, Oberena dantza taldea actuará en Barakaldo. Con motivo del 60 aniversario de Laguntasuna, bailaremos en la casa de cultura Clara Campoamor. Hemos preparado una actuación especial en la que las danzas de Navarra serán protagonistas.

2009/11/01

El Caserio

Azaroaren 15ean, Oberena dantza taldeak 'El Caserio' zarzuelan parte hartuko du. Jesus Guridiren obra hau euskal baserrian dago giroturik eta Gayarre antzokian eskeiniko da. Oberenako dantzarien esku egonen da euskal dantzari dagokiona.

 El 15 de noviembre Oberena dantza taldea participará en la zarzuela 'El Caserio'. La obra de Jesus Guridi, ambientada en el caserio vasco, se ofrecerá en el Teatro Gayarre y los dantzaris de Oberena serán los encargados de ejecutar nuestras danzas.

2009/10/24

Urriaren 30ean Atarrabiako Pilategira

Heldu den urriaren 30ean Atarrabiako Pilategira joanen gara 'Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria' erakusketa bisitatzera. Hasieran, antzina bertan egiten zen lana ezagutuko dugu eta horren ondoan ikusiko ditugu 'Artzai'ren akuarelak. 18:00tan hasiko da bisita, beraz, haurrek 17:45ean egon beharko dute Atarrabiako udal enparantzan.

El próximo 30 de octubre visitaremos la exposición 'Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria' (Vestimenta de Euskal Herria: trajes, danzas, carnaval) en el Batán de Villaba-Atarrabia. Primero conoceremos el trabajo que realizaban antiguamente allí y después veremos la acuarelas de 'Artzai'. La visita comenzará a las 18:00, por ello deberán estar todas y todos los txikis a las 17:45 en la plaza consistorial de Villaba-Atarrabia.

2009/10/12

Euskal Herriko dantza eta inauterietako janzkerak, akuareletan

Jose Mari Pastor "Artzai" margolariaren akuarelak erakusgai dituen erakusketa antolatu du Atarrabiako udalak. "Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria" izenpean, gure herri-jantzien eta dantzarako eta inauterietako jantzien originaltasuna, aniztasuna, aberastasuna eta kolorea ezagutaraztea du helburu. Dantzari ttikien ezagutza handitu nahirik, heldu den urriaren 30ean Atarrabiako Pilategian dagoen erakusketa hau bisitatuko dugu. Gainera, bertan izanik, antzina pilategiko lana nola egiten zen ikasteko parada ere izanen dugu.


"Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria" o "Vestimenta de Euskal Herria: trajes, danzas, carnaval" es el nombre de la exposición que ha organizado el ayuntamiento de Atarrabia-Villaba en el Batán. Siendo nuestro objetivo que nuestros txikis vayan enriqueciendo sus conocimientos sobre nuestra cultura, el próximo 30 de octubre visitaremos esta exposición de acuarelas de Jose Mari Pastor, "Artzai". Además, tendremos la oportunidad de conocer el trabajo que realizaban antiguamente en el batán.

Informazio gehiago dantzan.com webgunean
Más información en dantzan.com

2009/09/28

Oporretatik bueltan

Udako oporrak pasatu direlarik, berriz ere kurtsoari ekitea dagokigu dantzarioi. Iragan astean bilera egin genuen eta bertan azaldu genizkizuen aurtengo nondik-norakoak zeintzuk izanen ziren. Beraz, ostiral honetan, urriak 2, txikienak entsaiatzen hasiko dira 18:00etan (mutil nagusienak 18:30etan).
Maitane, Amaia, Izaskun, Gorka eta Iker


Después de estas largas vacaciones de verano, toca retomar la dinámica de ensayos. Como bien os comunicamos en la reunión de la semana pasada, este viernes 2 de octubre comenzarán los más txikis a las 18:00 (los chicos más mayores a las 18:30)
Maitane, Amaia, Izaskun, Gorka e Iker

2009/09/14

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2009


Dantzari Egun Osoa
Egunak hodeitsu argitu badu ere, 11:30etarako eguzkia izan dugu Atarrabiako ortzian jaun eta jabe. Orduan hasi dira jatorrizko taldeak dantzan. Iadanik jendea gerturatua zen Udal enparantzara artisau azokari begiradatxo bat ematera, baina txistu doinuek jendea karpara gerturatu dute. Iribas, Izaba, Leitza eta Berako dantzek ederki alaitu dute dantza protagonista izan den eguna. Honen ondoan, bazkaria izan dute taldeek, eta batek baino gehiagok berriz jantzi behar izan du dantzarako trajea, izan ere, arratsaldean ekitaldi nagusia izan baita. Euskal Herriko probintzi ezberdinak ordezkatzeko 700 dantzari inguru bildu dira Indurain Anaiak polikiroldegian. Guziak elkarrekin Udal enparantzara abiatu dira 17:30ak pasatxo zirelarik eta bertan, tradizioari jarraiki, Agintariarena dantzatu dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroako taldeek. Udaletik kendu bazuten ere, gaur hamaika ikurrinek estali dute ortzia. Horren aitzinetik, ordea, aurreskua dantzatu zaie dantzariei.

2009/09/12

EHko Dantzari Eguna 09


Gaur ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna, Atarrabian. Goizean-goiz hasiko den egitaraua ez da akituko bihar goizaldera arte. Urtero bezala, Euskal Herri osoko dantza taldeak elkartuko dira gure herriko dantzak plazaratzeko asmoz. Herrialde bakoitzak bere dantzak aurkeztuko ditu eta gero afaria eta gaupasa izanen dute guziek. Dena-den, hori ez da gaurko prestaturik dagoen gauza bakarra, izan ere, goizeko 11:30ean jatorrizko dantza taldeak arituko baitira karrikak alaitzen.

Hoy se celebrará una nueva edición del dantzari eguna nacional en Villaba-Atarrabia. El programa empezará por la mañana y terminará de madrugada.