Gure berri izateko, jo webgune berrira

2013/12/31

2.775 bisita, esker mila!!

Oberena dantza taldearen blogak 2.775 bisita izan ditu aurten. Egunero zein noizean behin bisitatu gaituzuen guztioi esker mila aunitz!
El blog de Oberena dantza taldea ha recibido 2.775 visitas este año. Muchas gracias a los que nos visitáis todos los días o de vez en cuando.

2013/12/23

Olentzeroren bisita Iruñean

Gaur Azpilagañan eta bihar Iruñeko Alde Zaharrean izanen da Oberena dantza taldea, Olentzerori merezi duen harrera eginez. Bihar ere Jesus haurtxoaren agurra eginen dute Oberenan.
Hoy en Azpilagaña y mañana en el Casco Viejo de Pamplona Oberena dantza taldea le dará la bienvenida a Olentzero como merece. Mañana también se bailará en la adoración del Niño Jesús.

2013/12/08

Abenduaren 3ko argazkiak ikusgai

Oberenako dantzarien eguneko argazkiak sarean dira dagoeneko. Ohi bezala, David Fernandez Tatoo Oberenako langileak egin zituen.
Las fotografías del Día del Dantzari de Oberena están en la red. Como de costumbre las sacó David Fernández Tatoo trabajador de Oberena.

2013/12/07

Betteluren fandangoa Burgoen plazan

Oberena dantza taldea Betteluren fandangoa dantzatzen ikus daiteke Karlos Zubietak grabatutako bideo honetan. Sanfermin txikiren baitan egindako Iruñeko Dantarien Topaketan plazaratu zen.
En este vídeo grabado por Karlos Zubieta aparece Oberena dantza taldea bailando Betteluren fandangoa. Fue en Iruñeko Dantzarien Topaketa, dentro de los actos de San Fermín Txikito.

2013/12/02

Abenduaren 3a bertan

Oberenako dantzarien eguna ospatuko da bihar dantza taldeko kide guztiak bilduz. Erakusketa izanen da aurtengo berrikuntza nagusia.
Mañana se celebra el Día del Dantzari de Oberena que reunirá a dantzaris de todas las generaciones. La exposición sobre euskal dantza será la novedad principal.

2013/11/30

Euskal dantzari buruzko erakusketa Oberenan

Gaur hasi eta abenduaren 3ra bitarte euskal dantzari buruzko erakusketa zabalduko du Oberena dantza taldeak. Oberenako 4. aretoan egonen da ikusgai, eta hainbat dantzetan erabiltzen diren jantziak ikusi eta haiei buruz ikasteko parada eskainiko du.
Desde hoy y hasta el día 3 de diciembre Oberena dantza taldea abrirá una exposición sobre euskal dantza. Se podrá visitar en Oberena, en la sala 4, y allí estarán los trajes de diferentes danzas junto a información sobre ellas.

Oberenak ere Gora Iruñea saria jaso zuen

Iruñeko Eguna zen atzo, eta Gora Iruñeak hainbat jarduera antolatu zituen. Oberena dantza taldea Alde Zaharreko karriketan ibili zen. Ondoren, jai herrikoien aldeko plataformaren saria jaso zuen beste 49 eragilerekin batera.
Ayer se celebró Iruñeko Eguna con diferentes actos organizados por Gora Iruñea. Oberena dantza taldea bailó por las calles del Casco Viejo y después recibió el premio de la plataforma pro fiestas populares junto a otros 49 colectivos.

2013/10/28

'Lanegun bat' ikusgarrian parte hartuko du Oberena dantza taldeak

Ardanbera fanfarrearen eta San Blas abesbatzaren urteurrena ospatzeko ikusgarria eskainiko dute azaroaren 9an Burlatako Kultur Etxean. Sarrerak Internet bidez eros litezke.
Con motivo del aniversario de la fanfarre Ardanbera y la coral San Blas el 9 de Noviembre ofrecerán un espectáculo en la Casa de Cultura de Burlada. Las entradas se pueden adquirir por Internet.

2013/10/22

Musikari eske gabiltza

Oberena fanfarreak kide berriak behar ditu. Musikari orok eman dezake izena, edozein musika tresna jotzen duela ere.
La fanfarre Oberena necesita de nuevos miembros. Cualquier músico puede apuntarse, no importa el instrumento.

2013/09/13

Asteburuan Iruñean eta Faltzesen dantzatuko du Oberena dantza taldeak

Bihar Jarautako Eguna ospatuko dute Iruñean, eta goizean Alde Zaharrean dantzatuko du taldeak. Etzi, berriz, Faltzesen izanen dira Oberenako tikiak.

Mañana se celebra el Día de Jarauta y el grupo de dantza actuará por la mañana. El domingo serán los txikis quienes acudan a Falces a bailar.