Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/02/04

Berrikuntzak

Berrikuntzak hasi dira Oberena Dantza Taldearen blog ofizialean. Hainbat irakurlek eskatu du bi blogak bakar batean batzea eta honela izanen da hemendik aitzina. Informaziorako soilik genuen bloga (oberenadantzataldeainfo) desagertu da eta blog honetan aurkituko dituzue guri buruzko atalak. Sailei dagokionez ez da aldaketarik izanen, beraz, "Taldea", "Historia", "Fanfarrea", "Multimedia" eta "Agenda" atalek bere horretan jarraituko dute.

Hilabete honetan aldaketa gehiago izanen dira blogean eta udaberria hasterako bloga eraberritzea da Oberena dantza taldearen asmoa. Helburua itsura aldaketa eta atal berriak eskaintzea izanen da.

No hay comentarios: