Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/02/13

Inauteriak 2010: badatoz egun handiak

dantzan.com 2010/02/09 

Errege egunetik aurrera hainat inauteri ospatu da dagoeneko, baina multzo handiena ohiko datetan izaten da, eta horiek aurten aste honetan izango dira. Hona hemen inauterien egutegia datozen egunotarako.
Aurreko urteetako ohituretan oinarritutako datak gehitu dizkiogu guk, beraz, erne, batzuetan gertatzen baita tokiren batean aldaketak egitea. Beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara, komeni da bertara deitu eta ospakizunak konfirmatzea!
Inauteriak 2010

Otsailak 11, Ostegun Gizena

  • Errenteria - Azeri-dantza
  • Eskoriatza - Urdelardero eguna
  • Bera - Haurren Zingar-arrautze eskea eta Inude eta Artzaiak

Otsailak 12, Ostiral Mehea
  • Eibar - Kaldereroak
  • Agurain - Porreroa eta sorgina

Otsailak 13, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Behobia - Puska biltzea
  • Durango - Surrandiak
  • Galdakao - Altsasuko inauteria (Andra Mari Taldea)
  • Bera - Kaldereroak
  • Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
  • Leziaga - Sorgina
  • Laudio - Leziagako sorgina
  • Cintruenigo - Zarramuskeroak

Otsailak 14, Inaute Igandea edo Zaldunita
  • Abaltzisketa - Txantxoak
  • Amezketa - Talaik
  • Antzuola - Sorgin dantza
  • Aretxabaleta - Txino Dantza
  • Mundaka - Atorrak
  • Markina - Zaragi-dantza
  • Uztaritze - Errobiko Kaskarotak
  • Zalduondo - Markitos
  • Lesaka - Goitarrak
  • Lesaka - Zaku-zaharrak
  • Azpeitia - Elegante eguna
  • Gernika - Marrauen soka-dantza
  • Bera - Inude eta Artzaiak
  • Donibane Lohizune - Kaskarotak
  • Unanua - Mamuxarroak
  • Cintruenigo - Zarramuskeroak
  • Luzaide - Inauteak
  • Donibane Garazi - Libertimendua
  • Muskildi - Maskaradak

Otsailak 15, Astelenita
  • Amezketa - Talaik
  • Lesaka - Fraindarrak arraultze-arraultze eskean
  • Bera - Zingar-arraultze eskea

Otsailak 16, Inaute Asteartea edo Asteartita
  • Altsasu - Momotxorroak   
  • Arizkun - Sagar-dantza
  • Lekeitio - Estudiantina
  • Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
  • Unanu - Mamuxarroak
  • Uztaritze - Zanpanzar
  • Kanpezu - Toribio
  • Lesaka - Goitarrak arraultze-arraultze eskean
  • Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
  • Goizueta - Zahagi-dantza
  • Eskoriatza - Kukumarro

No hay comentarios: