Gure berri izateko, jo webgune berrira

2012/10/24

Oberenako tikiek Lizarren Doinua taularatuko dute azaroan

Azaroaren 10ean eta 18an errepikatuko da Lizarren Doinua ikusgarria Beran eta Burlatan hurrenez hurren. Herri bietako kultur etxeetan izanen dira emanaldiak.
El espectáculo Lizarren Doinua se repetirá el 10 y 18 de Noviembre. Se ofrecerá en las casas de cultura de Bera y Burlata respectivamente.

Urte baten buruan bueltan da Lizarren Doinua ikusgarria. 2011ko azaroaren 19an estreinatu zuten Oberena dantza taldeko tikiek Nafarroako Antzerki Eskolan, taldearen 70. urteurrenaren karietara. Orduan jende anitz kanpoan geratu zen, beraz, emanaldia errepikatzea erabaki du Oberena dantza taldeak. Gainera, Berako Gure Txokoa elkarteak beste emanaldi bat antolatu du. Horregatik, azaroaren 10ean eta 18an taularatuko da Lizarren Doinua, Berako eta Burlatako Kultur Etxeetan hurrenez hurren.
Berako emanaldiari dagokionez, 18:00etan izanen da. Sarrerak 16:00etatik aitzinera erosteko aukera izanen da Kultur Etxean bertan, eta 17:30ean irekiko dira ateak. Burlatan, berriz, 18:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrerak 16:30etatik aitzinera erosteko aukera izanen da. Azkenengo emanaldia ikusteko lehenagotik ere eskuratu daitezke sarrerak. Oberena Kirol Elkartean salduko dira astelehenetik ostiralera 16:30etatik 19:00etara, eta baita Karrikiri euskal dendan ere. Haurrek 3 eurotan eskuratu ditzakete, helduek 5 eurotan. Bestalde, azaroan lanpeturik izanen direnek ikusgarriaren DVDa salgai dute.

Lizarren Doinua
Antzerkia eta euskal dantza uztartzen dituen ikusgarria da Lizarren Doinua. Oberena dantza taldeko tikiekin egindako lana da, eta dantzariez gainera, Oberena fanfarreak, txalapartariek, gaiteroek eta erraldoiek parte hartzen dute. Bestalde, ikus-entzunezko euskarriak ere baliatzen ditu obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari tikiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau.



Después de un año vuelve Lizarren Doinua, espectáculo que fusiona teatro y euskal dantza. Esta obra se estrenó el 19 de Noviembre de 2011 en la Escuela Navarra de Teatro con motivo del 70 aniversario de Oberena dantza taldea. Entonces hubo gente que se quedó fuera y por eso han decidido repetir la actuación. Además, Gure Txokoa elkartea ha organizado otra función en Bera. Así que Lizarren Doinua se podrá ver el 10 y 18 de Noviembre, en las Casas de Cultura de Bera y Burlada respectivamente.
En Bera comenzará a las 18:00. Las entradas se podrán adquirir a partir de las 16:00 en la Casa de Cultura y a las 17:30 se abrirán las puertas. En Burlada la actuación comenzará a las 18:30 y las entradas se podrán comprar a partir de las 16:30 en la Casa de Cultura. En el caso de ésta última también se podrán adquirir las entradas con antelación. Estarán a la venta en el Club Deportivo Oberena de lunes a viernes entre las 16:30 y las 19:00 de la tarde, y también se venderán en la tienda de Karrikiri. La entrada de niños cuesta 3 euros y la de adultos 5. El que no pueda asistir, puede comprar el DVD del espectáculo mediante esta web.

Lizarren Doinua
Lizarren Doinua es una obra que fusiona teatro y euskal dantza. Es un trabajo llevado a cabo con los txikis de Oberena dantza taldea. A parte de los dantzaris también participan la fanfarre Oberena, txalapartaris, gaiteros y gigantes. Por otro lado, en un momento de la obra se utilizan soportes audiovisuales, gracias a los dibujos animados creados por Jon Garai. Sin ninguna duda, uno de los proyectos más importantes que ha llevado a cabo el grupo txiki de Oberen.

No hay comentarios: