Gure berri izateko, jo webgune berrira

2012/11/21

Jendetza bildu zen Burlatan Lizarren doinua ikusteko

2012ko bi emanaldietan 550 lagunek ikusi dute Lizarren doinua. 130 lagun inguru hurbildu ziren Berako emanaldia ikustera, eta 424 lagun bildu ziren Burlatako Kultur Etxean.
550 personas han visto Lizarren Doinua en las dos actuaciones ofrecidas en 2012. Al rededor de 130 fueron en Bera y la actuación de Burlata congregó a 424 asistentes.

Arrakastatsua izan da Oberena danta taldeko tikiek Burlatan eskaini duten Lizarren doinua ikusgarria. Ia lepo bete zen Kultur Etxea. Izan ere, 424 lagun bildu ziren igande arratsaldean emanaldiaz gozatzeko asmoz. Irria ahoan zutela atera ziren denak bertatik. Haur, gazte, heldu zein zahar, adin tarte guzietako ikusleak izan zituen dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikusgarriak. Txalo zaparrada jaso zuten Amets eta Oinatzek obraren bukaeran, baita dantzek eta dantzariek ere. Ikusgarria izan zen Zuberoako makildantza, baita herriko eszena eta inauterietako pertsonaiak agertzen direna ere. Horrela diote bertaratu zirenetako batzuek.
Fase hau bukaturik, helburu guziak bete ditu Oberena dantza taldeak. Dantzari tikiekin maila horretako ikusgarria eskaintzea batetik (hori 2011ko azaroaren 19an bete zen), eta obra jende anitzengana ailegatzea bestetik. Orain aitzinera begiratzea tokatzen da, eta proiektu berriei ekitea. Irakurle hori, emanaldia ikusi baduzu, eskertuko genizuke iruzkina utziko bazenu albiste honen bukaeran. Bestalde,  2011an Nafarroako Antzerki Eskolan eskainitako emanaldia DVD batean jasota dugu. Salgai da webgune honetan bertan.

Txulalai Lizarren doinua ikusgarriaren bukaeran (Burlatan)

La actuación de Lizarren doinua en Burlata fue un éxito. 424 personas casi llenaron hasta la bandera la Casa de Cultura. Los espectadores salieron con una sonrisa en la cara. Niños, jóvenes, adultos y mayores, gente de diferentes generaciones disfrutó del espectáculo que une teatro y euskal dantza. Amets y Oinatz recibieron la ovación que merecían al final de la obra, al igual que los dantzaris y las danzas. La makil dantza de Zuberoa, la escena de la plaza y el momento en el que aparecían personajes de carnavales de entre el público fueron espectaculares según algunos de los asistentes.
Terminada esta fase, Oberena dantza taldea ha superado sus objetivos. Por una parte ofrecer un espectáculo de calidad con los txikis (esto se cumplió el 19 de Noviembre de 2011) y por otra parte llegar al mayor número de personas con este espectáculo. Ahora toca mirar hacia adelante y emprender nuevos proyectos. A tí, lector, te pedimos por favor que nos dejes un comentario en el final de la noticia, si has podido disfrutar de alguna de las actuaciones. Recordad también que vendemos el DVD de la actuación de 2011 en la Escuela Navarra de Teatro. Podéis pedirlo en este mismo blog.


3 comentarios:

Anónimo dijo...

Asko disfrutatu genuen igandean Burlatako Kultur Etxean Lizarren doinua ikusten. Haurrek oso ongi egin zuten eta gainera, transmititu ahal izan ziguten nola disfrutatzen zuten. ZORIONAK GUZTIOI IKUSKIZUNARENGATIK!!!

Anónimo dijo...

Oso polita izan zen eta primeran egin zenuten. Aupa zuek!
Hurrengo emanaldia Gayarren!

Anónimo dijo...

ZORIONAK!!! Ikuskizun ederra izan zen eta primeran egin zenuten. Musu. Ainara Pernaut