Gure berri izateko, jo webgune berrira

2013/01/26

Badatoz Inauteriak

Gaur abiatuko dira Euskal Herriko inauteriak, Beskoitzen, eta otsailaren 12ra arte izanen da haietaz gozatzeko parada hainbat herritan. Aurten otsailaren 7a izanen da ostegun gizena, eta 12a inaute asteartea. Maskaradak otsailaren 10etik goiti izanen dira.
Hoy comienzan los carnavales de Euskal Herria, en Beskoitze, y habrá oportunidad de disfrutar de ellos hasta el 12 de febrero en diferentes pueblos. Este año el 7 de Febrero será jueves gordo y el 12 martes de carnaval. Las maskaradak se celebrarán a partir del 10 de Febrero.

Sorgindantza 2010eko abenduaren 3an

Inauteri egutegia:

Urtarrilaren 26a, larunbata
  • Inauteria etxez etxe - Beskoitze

Urtarrilaren 27, igandea
  • Inauteria etxez etxe - Beskoitze
  • Karrozak - Sunbilla
  • Atsauratuak - Leitza

Urtarrilaren 28a, astelehena
  • Joaldunak eta mozorroak - Ituren

Urtarrilan 29, asteartea
  • Joaldunak eta mozorroak - Zubieta

Urtarrilak 31, osteguna
  • Mozorro zuriak eta mozorro beltzak - Arantza

Otsailaren 2a, larunbata
  • Inauteria etxez etxe - Beskoitze
  • Kaldereroak - Donostia eta Iruñean
  • Koko-dantzak - Eibar
  • Egina, Ilarduia eta Andoin-en inauteak - Asparrena
  • Intxixuak - Oiartzun
  • Kaldereroak - Tolosa
  • Puska biltzea baserrietatik - Lizartza
  • Puska-biltzia eta Zahagi-dantza - Arano

Otsailaren 3a, igandea
  • Inauteria etxez etxe - Beskoitze
  • Inude eta Artzaiak - Donostia
  • Inude eta Artzaiak eta Puska biltzea - Irun
  • Kaskarotak - Hazparne
  • Inauteri dantzak - Lizartza

Otsailaren 7a, Ostegun Gizena
  • Azeri-dantza - Errenteria
  • Haurren Zingar-arrautze eskea eta Inude eta Artzaiak - Bera
  • Urdelardero eguna - Eskoriatza

Otsailaren 8a, Ostiral Mehea
  • Kaldereroak - Eibar
  • Porreteroa eta Sorgina - Agurain

Osailaren 9a, Inaute Larunbata
  • Altsasuko inauteria (Andra Mari Taldea) – Galdakao
  • Cascabobos eta Mascaritak – Agoitz
  • Kaldereroak – Bera
  • Leziagako sorgina – Laudio
  • Puska biltzea – Behobia
  • Sorgina – Leziaga
  • Surrandiak – Durango
  • Zarramuskeroak - Cintruenigo
  • Axeri-dantza - Hernani
  • Zamarroak eta neskak - Olazti
  • Aldabika - Lizarra
  • Iruñeko inauteriak

Otsailaren 10a, Inaute Igandea edo Zaldunita
  • Atorrak - Mundaka
  • Elegante eguna - Azpeitia
  • Errobiko Kaskarotak - Uztaritze
  • Goitarrak - Lesaka
  • Inauteak - Luzaide
  • Inude eta Artzaiak - Bera
  • Kaskarotak - Donibane Lohizune
  • Libertimendua - Donibane Garazi
  • Mamuxarroak - Unanua
  • Markitos - Zalduondo
  • Marrauen soka-dantza - Gernika
  • Maskaradak - Zihiga
  • Inauteria - Beskoitze
  • Sorgin-dantza- Antzuola
  • Talaik - Amezketa
  • Txantxoak - Abaltzisketa
  • Txino-Dantza - Aretxabaleta
  • Zaku-zaharrak - Lesaka
  • Zaragi-dantza eta Hartza - Markina
  • Zarramuskeroak - Cintruenigo

Otsailiaren 11a, Astelenita
  • Fraindarrak arraultze-eskean - Lesaka
  • Martingala - Burlata
  • Talaik - Amezketa
  • Zingar-arraultze eskea - Bera

Otsailaren 12a, Inaute Asteartea edo Asteartita
  • Cascabobos eta Mascaritak - Agoitz
  • Estudiantina - Lekeitio
  • Kukumarro - Eskoriatza
  • Mamuxarroak - Unanua
  • Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak - Lantz
  • Momotxorroak - Altsasu
  • Sagar-dantza eta Hartza - Arizkun
  • Toribio - Kanpezu
  • Zahagi-dantza - Goizueta
  • Zanpanzar - Uztaritze

Maskaraden egutegia:


  • Otsailak 10, igandea: Zihiga
  • Otsailak 17, igandea: Ligi-Atherei
  • Otsailak 24, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 9, larunbata: Altzürükü
  • Martxoak 3, igandea: Atharratze
  • Martxoak 17, igandea: Barkoxe
  • Martxoak 24, igandea: Zalgize
  • Martxoak 31, igandea: Aloze-Ziboze-Onizegaine
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri
  • Apirilak 28, igandea: Ozaze
  • Maiatzak 5, igandea: Gamere


  • Iturria: dantzan.com

    No hay comentarios: