Iruñeko inauterietan parte hartuko du Oberena dantza taldeak bihar. Goizean Lapurdiko inauteria karrikaratuko du, eta arratsaldean mozorro kalejiran ibiliko da gainontzeko taldeekin batera.
Oberena dantza taldea participará en el carnaval de Iruñea. Por la mañana sacará el carnaval de Lapurdi y por la tarde marchará en la kalejira.
Inauteriak ailegatu dira Euskal Herrira, eta baita hiriburura ere. Gaurtik eta astelehenera bitarte Iruñeko Alde Zaharreko inauteriak ospatuko dira. Bihar, Iruñeko Dantzarien Mahaiak (Irudama) hainbat ekimen antolatu ditu. Goizean Ipar Euskal Herriko inautriak karrikaratuko dituzte Amaiur, Basakaitz, Duguna, Muthiko Alaiak eta Ortzadar dantza taldeek. Arratsaldean, berriz, mozorroen kalejira eginen dute 18:30etatik goiti, bazkalondoa sobera luzatzen ez bada behinik behin.
Oberenak Lapurdiko inauteria plazaratuko du goizean, Amaiurrekin eta Basakaitzekin batera. Oberena peñatik abiatuko dira, eta honako ibilbidea eginen dute: San Lorenzo, Karrika Nagusia, Jarauta, Descalzos, Museo, Santo Domingo eta Karrika Berria. Bukatzeko, talde guziak San Frantzisko enparantzan bilduko dira.
Lapurdiko inauteria Getze Ibargoitin 2012ko udan |
Han llegado los carnavales a la capital navarra, que se prolongarán hasta el lunes. Mañana la recién creada Iruñeko Dantzarien Mahaia (Irudama) ha preparado una serie de actos para disfrutar del carnaval. Por la mañana los grupos Amaiur, Basakaitz, Duguna, Muthiko Alaiak, Oberena y Ortzadar interpretarán carnavales de Iparralde. Por la tarde saldrán vestidos como en el carnaval rural a partir de las 18:30, si no se alarga demasiado la sobremesa.
Oberena dantza taldea se encargará de sacar el carnaval de Lapurdi junto a Amaiur. La kalejira saldrá de la peña Oberena y seguirá este recorrido: San Lorenzo, Calle Mayor, Jarauta, Descalzos, Museo, Santo Domingo y Calle Nueva. Para terminar, todos los grupos se juntarán en la plaza San Francisco.
No hay comentarios:
Publicar un comentario