Gure berri izateko, jo webgune berrira

2014/02/02

Gure musika munduan kokatuta

Oberena dantza taldeko musikari eta dantzari batzuek Oiartzungo Herri Musikaren Txokoa bisitatu zuten atzo. Juan Mari Beltranen azalpenekin gozatzeko parada izan zuten bertaratutakoek.
Ayer algunos dantzaris y músicos de Oberena dantza taldea visitaron Herri Musikaren Txokoa en Oiartzun. Pudieron disfrutar de las explicaciones de Juan Mari Beltran.

Gipuzkoara abiatu ziren atzo Oberena dantza taldeko hamabi kide, Oiartzunera hain zuzen ere. Taldeko musikari eta dantzariek Herri Musikaren Txokoa bisitatu zuten. Egun aproposa museoa bisitatzeko, kanpoan euria gogotik ari baitzuen. Juan Mari Beltranek eman zituen azalpenak hiru orduko egonaldian.
Ailegatu eta lehenbizi hamaiketakoa hartu zuten Oberenako kideek. Tripa ongi beteta sartu ziren Herri Musikaren Txokoan. Han ziren musika tresnak ikusi, elkarren artean komentatu, eta halako batean erakusketa gelara sartu zen Juan Mari Beltran. Haize tresnekin hasi zen bisita, eta ondoren etorri ziren perkusioa eta kordofonoak. Flautak, oboeak, klarineteak, akordeoiak, tronpetak eta perkusio tresnak areto batean, perkusio gehiago, eta harizko familia: haria kolpatuta, igurtzita eta pultsatuta jotzen direnak. 
Hamaika musika tresna ziren han, Euskal Herrikoak anitz, baina mundu osokoan bildutakoak ere ikus zitezkeen. Bertaratu zirenek egiaztatu zutenez musika tresna euskaldunek badituzte haien berezitasunak, baina mundu osoan aurkitu litezke. Munduan kokatu behar baita euskal musika eta dantza.

Oberenako kideak erakusketari so.
Ayer doce miembros de Oberena dantza taldea acudieron a Oiartzun (Gipuzkoa) para visitar Herri Musikaren Txokoa. Un día adecuado para la cita, puesto que no paró de llover en toda la mañana. Juan Mari Beltran se encargó de ofrecer la visita guiada que duro en torno a tres horas.
Llegar y lo primero fue el almuerzo, la tripa no podía estar vacía durante la visita. Después de un buen bocadillo –o dos–  los músicos y dantzaris entraron al museo. Algunos asombrados con los instrumentos que se encontraban en las vitrinas, otros comentando o haciendo gracias, al fin entró Beltran en la sala. Tras la introducción comenzó explicando los instrumentos de viento: flautas, oboes, clarinetes de todo tipo. Después llegaron el acordeón y la percusión, también trompetas y en la segunda sala, más percusión. Se guardo para el final los cordófonos, tanto los de cuerda frotada, los de percutida como los de pulsada. 
Había un arsenal de instrumentos, muchos de Euskal Herria pero acompañados de sus familiares de otras partes del mundo. Los visitantes entendieron que los instrumentos vascos tienen sus peculiaridades, pero pertenecen a una gran familia internacional Así hay que entender nuestra música y nuestra dantza, como una parte más del folclore de nuestro planeta. 

No hay comentarios: