Gure berri izateko, jo webgune berrira

2014/02/07

Inude eta artzaiak Arrosadian

Bihar Arrosadia eta Azpilagañako inauteriak ospatuko dira. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, aurten Berako inude eta artzaiak karrikaratuz.
Mañana celebrarán los carnavales en Arrosadia y Azpilagaña. Oberena dantza taldea también participará en ellos, este año imitando el carnaval de Bera: inude eta artzaiak.


Inauteri garaia urtarrila hondarrean abiatu zen, nahiz eta ostegun gizena otsailaren 27an ospatuko den. Arrosadia eta Azpilagañara bihar ailgeatuko da mozorrotzeko tenorea. Egun osorako egitaraua prestatu dute bi auzoetako batzordeek, eta Oberena dantza taldea ere han izanen da. Urtero bezala, Euskal Herriko inauteri bat kaleratuko dute: aurten Berako inude eta artzaiak. Berako bi dantzariren alguntzarekin ikasi dituzte han egiten diren dantzak. 18:00etan izanen da hori, Azpilagañako Jai Batzordearen lokaletik abiatuko den kalejiran. Bukaeran auzoko izpiritu txarrak erreko dituztela iragarri dute antolatzaileek.
Inauteria, baina, goizean hasiko da. 11:30etatik aurrera puska biltzea eginen dute gazteek sanfermin peñatik eta Azpilagañako Jai Batzordearen lokaletik abiatuta. Eguerdian, berriz, babarrun jana izanen da, 17:30ean mozorro lehiaketari ekin aurretik. Kalejiraren ondotik ere izanen da zer eginik: 21:00etan merendua izanen da sanfermin peñan, eta parranda egin nahi duenak, goizeko ordu txikiak arte izanen du aukera.
Oberena fanfarrea iazko inauterietan.

La temporada de carnaval comenzó a finales de enero aun que hasta el 27 de febrero no sea jueves gordo. En Arrosadia y Azpilagaña mañana será el día para sacar a lucir los disfraces. Las comisiones de los dos barrios han preparado un completo programa y Oberena dantza taldea también participará en él. Como todos los años sacará un carnaval a la calle: este año, inude eta artzaiak de Bera. Gracias a dos dantzaris de la localidad aprendieron los bailes que hacen allí. Será en la kalejira de que saldrá a las 18:00 desde el local de la Comisión de Fiestas de Azpilagaña. Según los organizadores al final del recorrido se quemarán los malos espíritus del barrio.
Sin embargo, el carnaval comenzará desde la mañana. A las 11:30 los jovenes harán la puska biltza por los barrios. Al mediodía prepararán una gran alubiada para los que se acerquen al local y después será el turno del concurso de disfraces, a las 17:30. Tras la kalejira habrá un lunch en la peña Sanfermin a partir de las 21:00 y quien quiera alargar el día, podrá disfrutar de la gaupasa en la peña.

No hay comentarios: