Gure berri izateko, jo webgune berrira

2015/04/30

Iruñeko dantza taldeak hirugarrenez elkarrekin

IRUDAMA Iruñeko Dantzarien Mahaiak antolaturik, bihar Iruñeko Dantzarien Topaketa eginen dute Txantrean.
Organizado por IRUDAMA Mesa de Dantzaris de Pamplona, mañana será la concentración de dantzaris de Iruñea. Se celebrará en la Txantrea.

Jaurrietako neska dantza Baluarten

Turismoko sarien galan dantzatu zuen atzo Oberenak. Jaurrietako neska dantza eskeini zuten Iruñeko Orfeoiarekin batera. 55:17 minutuan ikus dezakezue.
Ayer Oberena bailó en la gala de los premios de turismo. Ofreció la neska dantza de Jaurrieta junto al Orfeón Pamplonés. Está a partir del minuto 55:17.

2015/04/23

Oberenako tikiak Legazpira joanen dira igandean

Bertako Korosti taldeak gonbidatuta, beste behin ere Legazpiko Dantzari Txikien Egunean parte hartuko du Oberenak. Egun osoko irteera izanen da.
El grupo local Korosti ha invitado un año más a Oberena a participar en el Dantzari Txiki Eguna de Legazpi. Será una salida de todo el día.

2015/04/17

Arrosadiko egunean dantzatuko du Oberenak

Bihar izanen da auzoaren eguna, eta Oberena dantza taldea 11:00etan aterako da kalera. 12:00etan emanaldia eskeiniko du Galle plazan.
Mañana se celebrará el día del barrio y Oberena dantza taldea saldrá a las 11:00 a la calle. A las 12:00 habrá una actuación en la plaza Galle.

2015/04/09

Oberena dantza taldea Navarra Televisionen

Me importas tú saioan agertu da Oberena dantza taldea 75. urteurrena dela eta. Atzo arratsaldean eskeini zuten telebistan.
Con motivo del 75 aniversario del grupo, Oberena dantza taldea ha aparecido en el programa Me importas tú de Navarra Televisión. Lo emitieron ayer por la tarde.

2015/03/26

Baztango dantzen emanaldi didaktikoa eskainiko du bihar Oberenak

Dantzari beteranoen taldeak antolatu du, eta Mendillorriko Civivoxen aurkeztuko dute 19:00etan. Sarrera doakoa bada ere, txartelak hartu beharko dira emanaldia hasi baino ordu bete lehenago.
Organizado por el grupo de veteranos la actuación didáctica será en el Civivox de Mendillorri a partir de las 19:00. La función es gratuita, pero habrá que cojer entradas una hora antes de comenzar.

2015/03/22

Abian dira Oberena dantza taldearen 75. urteurreneko ekitaldiak

Mercaderes kalean agerraldia egin zuen atzo dantza taldeak. 2016. urte hasiera arte luzatuko da ospakizuna, eta hilero ekitaldi bat izanen da. Hurrengoa beteranoen taldeak antolatu du.
Ayer Oberena dantza taldea apareció en la calle Mercaderes. La celebración del 75 aniversario se prolongará hasta febrero de 2016 y cada mes habrá una cita. La próxima será con el grupo de veteranos.



2015/03/14

Oberenaren historia biltzen duen liburua idatzi du Maite Izurdiagak

Elkartearen ibilbideaz mintzatu ez ezik, Oberena dantza taldearen historia ere jasotzen du liburuak. Aintzane Marin eta Iker Tubia dantzariek itzuli dute liburua euskarara.
A parte de la historia general, recoge un apartado sobre el grupo de dantza. La traducción a euskara la han hecho los dantzaris Aintzane Marin e Iker Tubia.



2015/03/13

50, 27, 59, 35 eta 97. zenbakiek gazta jaso dute

Otsailean eta martxoan orain arte egindako zozketetan 50., 27. 59., 35. eta 97. zenbakiek saria jaso dute.
En los sorteos realizados en febrero y marzo los número premiados han sido el 50, 27, 59, 35 y 97.

97. zenbakiak irabazi du martxoko lehenbiziko gazta.

2015/02/11

Mozorroak gertu

Bihar hasiko dira inauteriak Euskal Herriko herri gehienetan. Oberena dantza taldea kalera aterako da ostiralean eta larunbatean, Iruñeko Alde Zaharrean eta Arrosadian hurrenez hurren.
Mañana comienzan los carnavales en la mayoría de pueblos de Euskal Herria. Oberena dantza taldea saldrá a la calle el viernes y el sábado, por las calles del Casco Viejo y por Arrosadia.

2015/02/05

Otsaileko lehenbiziko gazta 03. zenbakiarendako

Bart egin zuten ONCEren asteazkenetako zozketa, eta zenbaki horren azkenengo bi zifrek eramanen dute Unanuko gazta etxera. Hain zuzen ere, aste honetan 03. zenbakiak irabazi du gazten zozketa.
Ayer por la noche se celebró el sorteo de la ONCE de los miércoles y las dos últimas cifras de ese número son las que se llevarán el queso de Unanua a casa. Esta semana el sorteo de quesos lo ha ganado el 03.


Otsaileko lehenbiziko gazta irabazi du 03. zenbakiak