Gure berri izateko, jo webgune berrira

2012/07/27

Laradas folklore jaialdian dantzatuko du Oberenak

Bihar Santiago besta ospatuko dute Iruñeko Lar Galegoko kideek. Besteak beste, Laradas 
folklore jaialdia antolatu dute, eta Oberena dantza taldeak bertan parte hartuko du.
El Lar Galego celebrará mañana la fiesta en honor a Santiago. Por primera vez han organizado el festival folclórico Laradas en el que participará Oberena dantza taldea.

2012/07/23

Sanferminetako argazkiak

Uztailaren 6an ateratako argazkiak igo ditugu sarera, eta Multimedia atalean aurkituko dituzue. Aurten Lesaka, Batelerak, Agintariena, Jauziak eta Larraindantza plazaratu ziren.
Hemos subido las fotos del 6 de julio a la red; las encontraréis en el apartado Multimedia del blog. Este año se bailó Lesaka, Bateleras, Agintariena, Jauziak y Larraindantza.

2012/07/20

Baztandarren Biltzarrean dantzatuko du Oberenak

Igandean ospatuko da Baztandarren Biltzarra Elizondon, eta Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du goizeko kalejiran.
El domingo se celebrará el Baztandarren Biltzarra en Elizondo y Oberena dantza taldea participará en la kalejira de la mañana.

2012/07/03

Sanferminetan hiru emanaldi eskainiko ditu Oberenak

Uztailaren 6an eta 9an nagusien taldeak dantzatuko du, eta uztailaren 11an tikien txanda izanen da. Gora Iruñeak karpa jartzeko baimenik ez duenez, asteleheneko emanaldia Alde Zaharrean izanen da.
El grupo de mayores actuará los días 6 y 9 de julio y el 11 será el turno de los txikis. Como Gora Iruñea no podrá montar la carpa la actuación del lunes será por las calles del Casco Viejo.

2012/06/28

Argazki berriak Multimedia atalean

Argazki berriak igo ditugu Multimedia atalera. Bertan aurkituko dituzue Noainen ospatutako Nafarroako Dantzari Txiki Eguneko irudiak, baita Sestaoko Umeen Euskal Jaian ateratakoak ere. On egin!
Hemos subido fotos nuevas en el apartado Multimedia. Encontraréis fotos del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna que se celebró en Noain y de la Umeen Euskal Jaia de Sestao. ¡Buen provecho!

2012/06/07

Lizarren Doinua proiektatuko dute Azpilagañan

Ekainaren 11an Lizarren Doinua ikusgarria proiektatuko dute Azpilagañan. Jai Batzordearen lokalean izanen da, 18:00etatik aurrera.
El 11 de junio se proyectará Lizarren Doinua en Azpilagaña. Será a partir de las 18:00 en el local de la Comisión de Fiestas.

2012/05/14

Lizarren Doinua ikusgarriaren DVDa salgai

Lizarren Doinua ikusgarria biltzen duen DVDa salgai paratu du Oberena dantza taldeak. Astelehenetik ostiralera erosi daiteke Oberenako bulegoan.
Oberena ha puesto a la venta el DVD de Lizarren Doinua. Se podrá adquirir en la oficina de Oberena de lunes a viernes.

2012/05/11

Oberena peñaren eguna

Oberena peñaren eguna ospatuko da larunbatean, eta antolatutako ekitaldien artean Oberena dantza taldearen emanaldia dago. Iruñeko karriketan barna ibiliko dira gure dantzariak.
El sábado se celebra el día de la peña Oberena y entre los actos programados se encuentra la actuación de Oberena dantza taldea. Nuestros dantzaris harán una kalejira por el Casco Viejo.

2012/05/10

AEK karpan dantzatuko dute tikiek

Urtero bezala, Oberenako dantzari tikiek Donibaneko Irrintzi AEK euskaltegiak antolatzen duen karpan dantzatuko dute. Dantzari tikien topaketa izanen da.
Como todos los años, los txikis de Oberena bailarán en la carpa que organiza Irrintzi AEK del barrio San Juan. Será un encuentro de dantzaris txikis.

2012/05/04

Iruñeko Euskal Jaia ospatuko da larunbatean

Lehenbiziko aldiz Iruñeko Euskal Jaia ez da ospatuko sanfermin txikien egitarauaren barnean. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, hainbat euskal kultur talderekin batera.
Por primera vez la Euskal Jaia no será un acto más de San Fermín Txikito. Oberena dantza taldea participará junto a otros grupos culturales.

2012/04/23

Euskal Dantzaren Adierazpena sinatu dugu

Euskal Herriko ehun taldetik goiti bildu ziren Eibarren Euskal Dantzaren Adierazpena sinatzeko. Ondotik Biharamuneko soka-dantza dantzatu zuten.
Más de cien dantzaris de diferentes puntos de Euskal Herria se dieron cita en Eibar para firmar el Manifiesto por la Euskal Dantza. Los participantes bailaron la Soka-dantza del Mañana.